Itxita egongo da GI-41 errepidea Amara eta Martutene artean

Asteazkenean, azaroak 10, 22:00etatik azaroaren 11ko (osteguna) 06:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du GI-41 errepidea itxita egongo dela Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean, asteazkenean, azaroak 10, 22:00etatik azaroaren 11ko 06:00ak arte, bideko instalazioak mantentzeko eta eguneratzeko lanak egiteko.

Instalazio horietako batzuk Zorroagako tunelaren barruan daudenez, erabat itxi behar da gau osoan.

Ibilbide alternatibo gisa, Loiolako Erribera pasealekutik, Loiolako zeharbidetik eta Aintzieta pasealekutik zirkulatzea gomendatzen da.

2021/11/09-an argitaratua