TAO zerbitzua Egian

Egoiliar txartela eskatu nahi duten auzotarrek Udalaren web gunearen bidez egin dezakete.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udala azken pausoak ematen ari da Egian TAO zerbitzua jartzeko. Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak aditzera eman du, egun batzuk barru hasiko direla gune eta tarifa ezberdinak zehazteko seinaleak jartzen, eta beti, 2018ko urtarrilean zerbitzua martxan jartzeko.  

Udalak 1.500 plaza arautuko ditu Egian. Gogoratu behar da, egun auzoan aparkatzea libre dela. Baina, TAO sistemaren ezartzearen ondorioz segidako aparkaleku kopurua egongo da: 440 egoiliarrentzat, 910 mistoak eta 78 TAO komertzialekoak.  

Era berean, jarduerek eta saltokiek liburuxka berezia jasoko dute, non eta 2. eta 3. tarifen gaineko informazioa izango duten - izan ere, gehienbat tarifa horien erabiltzaileak dira -. Bi tarifa hauek ere eskuragarri izango dituzte Egian, Donostiako gainerako auzoetako TAO-n bezala. Behin 2018ko urtarrilaren 2an TAO sistema martxan jarrita, egiatarrek araututako 1.500 plaza berrien %80an aparkatu ahal izango dutela, auzotarren eta saltokien eskaria kontuan hartuz.  

Egoiliar txartela eskatu nahi duten auzotarrek Udalaren web gunearen bidez egin dezakete (www.donostia.eus). Halaber, etxeetara bidaliko den liburuxkan egoiliar txartela udal-bulegoetan eskatzeko epea zehaztuko da.  

 
informazio gehiago:  

2017/11/13-an argitaratua