baimen hau indarrean sartuko da ekitaldia egin aurreko eguneko 00:00etatik, ekitaldia egin eta hurrengo eguneko 23:59ak arte
bertakoek xede-sektorean baimendutako egoiliarren baldintza berberetan aparkatu ahal izango dute
Motoak
220 motorrentzako aparkaleku berria prestatuko du Errondo pasealekuan (Anoeta estadioaren ondoan)
ordutegia: 08:00etatik 00:00ak arte
estadioan ekitaldiak egiten diren egunetan erabilgarri. Gainerako egunetan, tarte hori TAO sistemaren barruan (5-1 sektorea) mota guztietako ibilgailuak aparkatzeko erabiliko da.
Garraio publikoa eta bizikletak
Udalak gomendatzen du:
garraio publikoa lehenestea Anoetan jokatzen diren ekitaldietara joateko:
mugikortasun aktiboko beste garraio batzuk sustatzen ditu, hala nola bizikleta. Izan ere, 250 bizikleta eta patineteentzako aparkaleku segurua eta doakoa dago partida egunetan Amara Berri ikastetxeko patioan kokatuta