Giza liburutegia: Pertsona bakoitza liburu bat da

Elkarrizketa gurutzatuak kulturartekotasuna bultzatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Martxoaren 26an, Xenofobia eta Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko egunaren harira, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren Bulegoak, hainbat elkarterekin batera, Giza Liburutegi ekimena antolatu zuen San Telmo Liburutegian. Kultura desberdinekin lotutako bost pertsona liburu bihurtu ziren, haien istoriok eta bizipenak partekatzeko.

Bost gunetan oinarritutako dinamika izan zen eta gune bakoitzaren ardura, jatorri eta kultura anitzeko elkarte batek parte hartu zuen. Hizlari bakoitzak kultura jakin bati buruzko istorio edo bizipenak azaldu zizkien gainontzeko parte hartzaileei.

Honako talde eta elkarteek hartu dute parte aurtengo edizioan: Asoc. Intercultural 5 estrellas, Jatorkin, Ucrania- Euskadi Elkartea eta “Ongi Etorri Eskolara”. "Liburuen" izenburuak hauek dira:
  • "Emakume askea eta borrokalaria naiz"
  • "Jauregiaren hormak"
  • "Holodomar" gosete izugarria
  • "Benetako ukraniarra ote naiz?"
  • "Ikasteko aukera"

Ekimenean, hogeita hamabost lagun parte hartu zuten eta modu onean baloratu izan zen jarduera.

2019/04/04-an argitaratua