Zerbitzurik gabe, azterketa teknikoak direla eta

Larratxo eta San Rokeko eskailerak, Benta Berri eta Luis Martin Santos igogailuak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larratxo eta San Rokeko eskailera mekanikoak eta Benta Berri eta Luis Martin Santoseko igogailuetakoak gelditu egingo dira, egin beharreko azterketa teknikoak direla eta.

Eskailerak

  • Ekainak 20, astelehena
  • 08:30etik aurrera, konponketak egingo dira Larratxoko eskaileretan, eta zerbitzurik gabe geratuko dira
  • Ekainak 22, asteazkena
  • San Rokekoak izango dira konponduko direnak, 08:30etik aurrera ere bai

Igogailuak

  • Ekainak 20, astelehena
  • Benta Berriko igogailuko erreskate-solairuko atea aldatu egingo da, eta bi egun egongo da zerbitzurik gabe
  • Ekainak 22, asteazkena
  • Luis Martín Santosen igogailuaren txanda izango da, eta bi egunez geldirik egongo da

Kokaleku guztietan panelak jarri dira, geldialdi teknikoaren eta konponketaren berri emateko.

2022/06/20-an argitaratua