Gazteria, Aterpetxeak eta Hezkuntza atalen lekualdaketa

Groseko Agirre Miramon kaleko 4an daude

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
     

Donostiako Udaleko Gazteria, Aterpetxeak eta Hezkuntza atalak Goikoa Jauregitik Groseko Agirre Miramon kaleko 4ra pasako dira. Beraz martxoaren 5etik aurrera herritarren arreta zerbitzua egoitza berrian eskainiko da honako ordutegian:      

Arreta zerbitzua:  
  • Martxoaren 5etik aurrera (asteartea) : 09:00-14:00 (astelehenetik ostiralera).
  • Telefonoa: 943 48 19 09




Lekualdaketa hau Donostiako Udala burutzen ari den Ekipamendu Planaren beste urrats bat da. Udal egoitzen berrantolaketa orokor honekin, Udalak herritarren arreta hobetu eta egungo lantokien gabeziei erantzun nahi die. Lekualdaketa eta egokitze lan guztiak amaitutakoan horrela geldituko lirateke egoitza nagusienak:    
  • Egungo Udaletxean: udal gobernu organoak, antolaketa zerbitzuak, lege zerbitzuak   eta turismo bulegoa.      
  • Easo kalean (suhiltzaileen egoitza zaharra): Udalinfo eta lurralde zerbitzuak (Hirigintza, Ingurumena, Hiri Mantentze eta Zerbitzuak, Etxegintza, Mugikortasuna eta Gizarte Ekintza).      
  • Goikoa Jauregian: ekonomia eta finantza zerbitzuak.



Berrantolaketa honek, herritarren arretari dagokionean, aldaketa hauek ekarriko ditu:    
  • Diru-bilketa: Goikoa Jauregian (urtarrilaren 29tik aurrera)      
  • Hirigintza Sostengagarria: San Martin 48 (otsailaren 25etik aurrera)      
  • Gazteria eta Hezkuntza: Agirre Miramon 4 (martxotik aurrera)  
  • Udalinfo: Easo 41ean eta Arroka plazako bulego berrian zentralizatuko da  zerbitzua. Udaletxekoa itxiko da (udan).
  • Etxegintza: Udaletxeko sarreran (udan).

2019/03/04-an argitaratua