San Joan bezperako ohiko ekitaldira sartzeko zozketa

Izena online eman daiteke ekainaren 17a baino lehen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Konstituzio plazan izango da ekainaren 23an, San Joan bezperan, eta ekitaldi sinboliko bat izango da. Aurtengo San Joan bezperako ohiko irudirik izango. COVID19 dela eta, ezin da ekitaldi jendetsurik antolatu, eta beraz, Donostiako Udalak egun horretarako prestatu ohi duen ekitaldia moldatu behar izan du. Aurtengoa, ez-ohikoa izango den udari ongietorria emateko izango da.

Zuzeneko ikusle kopurua murriztu behar da, izan ere gehienezkoaren %60 erabil daiteke, betiere, pertsonen arteko 2 metroko tartea bermatuz.

Hori dela eta 120 pertsonek aurrez aurre eserita ikusi ahal izango dute. Horregatik, ekitaldia aurrez aurre jarraitu nahi dutenek izena eman ahal izango dute www.donostiakultura.eus webgunean. 60 gonbidapen bikoitz zozketatuko baitira, ekainaren 18an. Izen emateko azken epea ekainaren 17a izango da.


Ekitaldiaren behar logistikoak direla-eta, Konstituzio plazako sarbidea mugatu beharko da ekainaren 23ko 20:30etik 23:30era. Tarte horretan plazara bakarrik sartuko dira izango dira, plazan bertan bizi diren bizilagunak zein gonbidapena lortu duten pertsonak.

2020/06/15-an argitaratua