Zinemaldia: Udalak 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean

Irailaren 16tik 18ra bitartean eska daitezke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Zinemaldiko filmak ikusteko 1.000 gonbidapen banatuko ditu langabetuen artean.

Gonbidapenak
  • Irailaren 16tik (09:00etan hasita) 18ra (14:00ak arte) eska daitezke
  • Webgunean
  • 010 telefonora deituz
  • Udalinfoko edozein bulegotan

Sarrerak eskatu ahal izateko ezinbestekoa da:
  • Langabezian egotea
  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urtetik gorakoa izatea

Udalinfok datuak egiaztatuko ditu eta, ondoren, gonbidapenak Easoko Udalinfo bulegoan (Easo kalea 41) jaso ahal izango dira. Bertan, nortasun agiria eta langabezia-ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Gonbidapenak jasotzeko epea irailaren 18ko (asteazkena) 14:00etan amaituko da.

Gonbidapenak Sail Ofizialeko (K1) filmetarako, belodromoko filmetarako eta belodromoko kontzertu-proiekziorako dira.

2024/09/12-an argitaratua