Abuztuak 24: trafiko mozketak Espainiako Vuelta dela eta

12:15etik 13:30era hiriko hainbat kale itxita

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2022ko Espainiako Vueltako bosgarren etapa Irundik irtengo da asteazken honetan, abuztuak 24. Lasterketa Donostiatik 13:10ean igarotzea aurreikusten da, beraz hiriko zirkulazioari eragingo dio eta hainbat kale itxiko dira 12:15etik aurrera eta pelotoia pasa arte 13:30era gutxi gorabehera. Ordu tarte horrek lasterketako gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzake.

Lasterketaren aurretik eta irauten duen bitartean hainbat kale itxi egingo dituztenez, eragindako inguruetara ez hurbiltzeko eta beste kale batzuetatik joateko gomendatzen zaie gidariei.

Lasterketa Buenavistatik iritsiko da Erdialdea eta Kontxa pasealekua igaro ondoren Antiguarantz joango da.


Ibilbidea Donostian


Buenavista hiribidea - José Elosegi alkatearen hiribidea- Ategorrieta hiribidea - Nafarroa hiribidea - Zurriola pasealekua - Zurriola zubia - Erregina Erregeordearen kalea - Boulevard - Hernani kalea - Askatasunaren hiribidea - Urbieta – San Martin - Kontxa pasealekua - Zumalakarregi hiribidea - Tolosa hiribidea - Añorga hiribidea... Bilborantz

Lasterketak irauten duen bitartean ezinezkoa izango da ibilbidea zeharkatu edo gurutzatu. Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

Dbus


Dbuseko lineek eta geltokiek aldaketak izango dituzte. Informazio gehiago: Dbus

2022/08/22-an argitaratua