Doako sasoiko 30.000 landare eta lore banaketa herritarren artean

Urriaren 28an eta 29an egingo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Uda-sasoia amaitu dela eta, Donostiako Udalak udal-lorategietako 30.000 lore eta landare inguru banatuko ditu, berriro ere, dohainik. Banatuko diren espezieen artean, geranioak, alegriak, ginearrak, begoniak, koleoak eta salbiak daude.

Landareak landare-zuntzez egindako ontzi biodegradagarrietan eta % 100 birziklagarriak diren poltsetan entregatuko dira, Udalak jasangarritasunarekin duen konpromisoarekin bat etorriz.

Banaketa 10:00etatik 14:00etara egingo da, puntu eta data hauetan:
  • Urriak 28a, asteartea, Ramon Labayen plaza
  • Urriak 29, asteazkena, Ondarretako lorategiak

Ekintza hori dagoeneko udal-egutegian finkatuta dago, eta helburu hauek ditu:
  • baliabideen berrerabilera sustatzea
  • lorezaintza herritarrei hurbiltzea
  • hiri-ingurunearen zaintza sustatzea

Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkari Carlos Garcíak nabarmendu duenez, "ekimen honek aukera ematen du sasoiko landareei beste bizitza bat emateko eta udaleko lorezaintza herritarrei hurbiltzeko. Ingurunearen zaintza, baliabideen berrerabilera eta hiriko berdeguneekiko lotura sustatzeko modu xume bat da. Herritarrak animatu nahi ditugu Donostia hiri atseginagoa eta jasangarriagoa izan dadin".

2025/10/27-an argitaratua