Azaroak 3-5: itxierak denboralea dela eta

Pasealeku Berri ibilgailuentzat zein oinezkoentzat itxita dago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Babes zibilak aditzera eman du hainbat abisu eta alerta izango ditugula, meteorologia txarra dela eta. Beraz, 12:00etatik aurrera hainbat itxiera egin dira:

Parkeak

Guztiz itxita daude parke hauek:
  • Cristina Enea
  • Oroimenaren parkea
  • Serafín Baroja

Parke hauetan itxiera partzialak egin dira:
Aiete: bakarrik topalekura eta kultur etxera doazen sarbideak irekita egongo dira
Urgull: guztiz itxita egongo da Orixe Ikastolarako sarbidea izan ezik
Miramar: guztiz itxita egongo da Loretopea eta Mirakontxa lotzen dituen bidea izan ezik.

Era berean, Santa Klara uhartera joateko garraio eta bisita zerbitzuak eten egin dira.

Kaleak

Itxita egongo dira:
  • Pasealeku Berria: ibilgailuentzat zein oinezkoentzat guztiz itxita
  • Salamanca pasealekua, Aldamar, San Juan-Zuloaga: ibilgailuentzat zein oinezkoentzat guztiz itxita
  • Leizaola pasealekua (Zurriolako espigoia): guztiz itxita
  • Haizearen Orrazia eta Eduardo Chillida pasealekua: guztiz itxita

Polloe hilerria irekita dago gaur, azaroak 3.

Une oro, Babes Zibilak egoeraren jarraipena egingo du eta dagozkion neurriak hartuko ditu.

Informazio gehiago: Euskalmet

(Informazio hau eguneratu da azaroaren 3an, 13:00etan)

2023/11/02-an argitaratua