Trafiko mozketak
Inaugurazioa modu egoki eta seguruan egiteko,
17:45etik aurrera itxita egongo da Boulevardeko ibilgailuen trafikoa.
Portuaren inguruan, Mollaberria kalea ere moztuko da egun osoan zehar,baina ontzietara sartu nahi dutenei sartzen utziko zaie.
Halaber, Boulevard, Hernani kalea, Andia kalea, Cervantes plaza eta erlojuak lotzen dituen bidegorriaren zatia ere moztuko da.
Udaletxeko terrazatik piztea egin ondoren, minutu pare bat emango dira herritarrak Kontxako barandara hurbildu ahal izateko. Hernani kaletik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta ikuspen txikiagoa izango du ikuskizunak; beraz, pizte-lanak egin ondoren, Kontxako pasealekura hurbiltzea gomendatzen da.
Dbus
Azaroaren 29an, ostiralean, Gabonetako argiak pizteko antolatu den ekitaldia dela eta,
18:00etatik 19:30era gutxi gorabehera, eta ondorioz aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:
Kontsultatu
aldaketak
Informazio guztia:
ALBISTEA