Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak
Lorategi Hiria, Ulia merenderoa, Alde Zaharreko zuntz optikoa, Villa Salia, Zoladura eta galtzadak
Lorategi Hiria
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du
Loiolako Lorategi Hiria urbanizatzeko proiektua. Proiektuaren helburu nagusia eremuaren hirigintza garapenerako formulatutako Plan Berezian ezarritako zehaztapenak gauzatzeko beharrezkoak diren obrak zehaztea da.
Hirigintzako zinegotzi Nekane Arzallusek nabarmendu duenez, “
azken izapidea da inguru horretan lanak hasi ahal izateko”, eta gogorarazi du, gainera, enpresa sustatzaile nagusia hasi dela aldez aurretik lanak egiten, etxebizitzak lehenbailehen eraikitzen hasteko.
Lorategi Hiria 66.896 m²-ko eremua da. Bertan 264 etxebizitza berri eraikiko dira (% 40 babestuak), eta 6.000 m² hirugarren sektoreko erabileretarako, ekipamenduetarako, kirol kantxetarako eta aparkaleku baterako erabiliko dira. Gainera, azaleraren % 42 berdeguneetarako izango da. Bide berriak ere sortuko dira, gunea ingurunearekin lotzen laguntzeko. Proiektuaren aurrekontua 16.846.619 eurokoa da.
Uliako merenderoa
Tokiko Gobernu Batzarrak
Uliako Basollua eraikina erabiltzeko administrazio emakida esleitzeko plegua onartu du. Eraikina Uliako Udal Parkearen barruan dago, udal titulartasuneko jabari eta zerbitzu publikoko ondasun bat da, 261,50 m²-ko azalera eraikia du, 235,10 m² erabilgarri beheko solairuan, eta kanpoko espazioak, patioak eta harmailak.
Eraikina kafe-merendero gisa erabili beharko da, eta emakidadunak higiezina egokitzeko 89.744 euroko (+ BEZ) gutxieneko inbertsioa egin beharko du, gorantz hobetu daitekeena. Emakida 10 urterako ematen da, eta, bi aldeek hala adostuz gero, urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere 5 urtez.
Alde Zaharreko zuntz optikoa
Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako Etxegintzari egindako enkargua aldatzea onartu du,
konektibitatea hobetzeko Alde Zaharreko zuntz optikoa hedatzeko eta Smart egokitzapenerako jarduketei lotuta.
Aldaketa horrek hasiera batean esleitutako tarifa (681.792 euro) 242.000 eurotan handitzea baino ez dakar, jarduketa auzoko beste eraikin batzuetara zabaltzeko helburuarekin; zehazki, arrazoi teknikoengatik hasierako proiektuan sartu ez ziren 44 atari berrietara.
Villa Salia
Tokiko Gobernu Batzarrak
etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroa eta familien programa egiteko Villa Salia eraikina gaitzeko lanak amaitzeko exekuzio proiektua onartu du.
Proiektu honen xedea da Villa Saliako birgaitze lanak amaitzeko geratzen diren obrak definitzea, aurreko kontratua kontratistak betebehar nagusia bete ez zuelako suntsiarazi ondoren.
Zoladurak eta galtzadak konpontzea
Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko galtzadako zoladurak konpontzeko kontratuaren 1. lotea Excavaciones Y Transportes Orsa SL enpresari eta 2. lotea Asfaltia SL sozietateari esleitzea onartu du. Hauek dira kontratuaren ezaugarriak:
- 1. lotea: 17 asteko egikaritze epea eta 646.795 euroko aurrekontua.¡
- 2. lotea: 23 asteko egikaritze epea eta 569.789 euroko aurrekontua
Erlazionatutako dokumentuak
2023/04/04-an argitaratua