'Heriotzari bizia ematen IV Jaialdia: Heriotza garrantsitzua delako' Donostian

Urriaren 31tik azaroaren 5era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Heriotzak eta heriotzaren prozesuek beti jartzen digute zalantzan funtsezkoa dena, benetan axola zaiguna eta gure bizitzei eman nahi diegun zentzua. Kosta egiten zaigu hilkorrak garela aitortzea, bizitzaren iragankortasuna onartzea; izan ere, hori egitean, une bakoitzaren iraunkortasun ezaz jabetzen gara. Beldurra eragiten digu horrek, eta ez dugu heriotzaz, hiltzeaz, gaixotasunaz hitz egin nahi, bakardadean bizi dugun prozesua da, heriotzaz hitz egiteak hiltzea esan nahiko balu bezala.

Gaur egun badakigu heriotzaren eta hiltzeko prozesuaren aurrean isiltzen bagara, gehiago sufrituko dugula. Eta hori ez zaigu mesedegarri. Elkarren laguntza behar dugu, orain are gehiago, egun biomedikuntza lehenesten delako hilzorian dauden pertsonen harreman-premien gainetik, aldamenean egon nahi duten senideen beharren gainetik. Jaialdiaren leloarekin, heriotzak garrantzia duelako, arreta jarri nahi dugu errealitate horretan, norberaren beharrak eta harremanak erdigunean jarrita. Beraz, axola zaigunaz hitz egingo dugu.


Heriotzari bizia ematen IV Jaialdia




Heriotzari Bizia Ematen jaialdiaren 4.edizioan (FDVM) Euskal Herriko hainbat udalerrik, Donostiak, besteak beste, parte hartuko dugu gai horretaz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko, hainbat ekintzarekin. Estatu mailan laugarren urtez jarraian egingo da jaialdia.

Ekintza horien helburu nagusia hausnarketarako laguntza ematea da, hiltzeaz hitz egiten dugunean, zer behar dugun, zer nahi dugun eta zer gertatzen zaigun hausnartzeko. Elkarrizketa guneak sortu nahi ditugu, heriotzari buruz eta prozesu horrek dakarrenari buruz, beldurrik gabe hitz egiteko, aske eta eroso sentituz. Bizitzan heriotzaren pedagogia garatzen ez badugu, erdizka bizi gara.

Jaialdian hainbat ekitaldi izango dira estatu mailako programan (eguneroko zeremonia, film laburra, hitzaldia eta mahai-inguruak hizlari nazional eta nazioartekoekin) eta on-line jarraitu ahal izango dira, aldez aurretik izena emanda www.dandovidaalamuerte.org webgunean. Horrez gain, Death Kafeak, Hil aurretik nahi dut... horma eta hilerrian omenaldi musikalak ere egingo dira.

Donostiako Egitaraua





Isiltasuna afinatzen. Omenaldi musikala


Urriaren 31 eta azaroaren 1ean. 12:00etatik 14:00etara, Polloeko hilerriko zenbait lekutan.





Laguntzea arte bat da, eta musika eta kantua horretarako tresna solidarioak dira. Egun horietan, gure bisitaldietan musikaren soinua eta kantua aurkituko ditugu, musikaren indar sendagarrian sinesten duten pertsonen eskutik. Gure hildakoak gogoan ditugula, bihotzean dugun oroitzapena artearen bitartez sentitzeko eta adierazteko. Elkar zaintzeko modu bat, solidarioagoa eta atseginagoa komunitate gisa. Horretarako, momentu horretan kantua eta musika eskaini nahi diguten pertsonek lagunduko digute.



“Hil aurretik nahi dut... horma”


Azaroaren 1etik 5era. Antiguoko tuneleko oinezko pasabidean.



Jatorriz, Before I die (New Orleans, Candy Chang, 2011) izeneko proiektua arte globaleko proiektu bat da, heriotzari buruz hausnartzeko aukera emateko, gure bizitzako gauza garrantzitsuenei buruz gogoeta egiteko. Jatorrizko horma Candy Chang artistak New Orleansen utzitako etxe batean sortu zuen, maite zuen norbait hil ondoren. Harrezkero, 5000 horma baino gehiago sortu dira mundu osoan, 78 herrialdetan eta 35 hizkuntzatan.

Proiektu honetan gizarte eragileen sare handi batek hartu du parte, Euskadi Lagunkoiarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoan. Donostian, horma hori Antiguoko tuneleko oinezkoen pasabidean jarriko dugu (bertan egongo da azaroaren 1etik 5era bitartean). Ekimen horretan parte hartu dute dolu prozesuan eta gaixotasun larri aurreratuetan laguntzeko Gipuzkoako taldeak, Donostiako Udaleko Osasuna Sustatzeko Atalak eta Donostia Lagunkoiak. Herritarrek aire zabalean dagoen hormara hurbildu ahal izango dira, eta bertan beren sentimenduak adierazteko aukera izango dute, klariona erabilit


Death kafea


Azaroaren 4an, 11:30etik 13:00etara bi talde, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.




Doakoa, aurrez osasuna@donostia.eus helbidean edo 943483878 telefono zenbakian izena emanda.

Death Kafe edo heriotzaren kafeak Jon Underwoodek eta bere ama Sue Barskyk garatu zituzten 2011n Ingalaterran, Bernad Crettaz-en ideietan oinarrituta. Heriotzaz eta haren prozesuaz askatasunez hitz egiteko topagune lasaia da, agendarik eta aditurik gabea, lagunartean eta kafea eta bizkotxoa dastatuz.

Ez da dolu prozesuetan laguntzeko talde bat, baina norbere esperientziak elkarbanatu daitezke. Diru jasotzerik ez da bilatzen, ezta aparteko ondoriorik ateratzea ere. Konfidentzialtasuna eta errespetua balore garrantzitsuak dira.

Plaza mugatuak. Ezinbestekoa da bertaratuko zarela adieraztea hemen:
osasuna@donostia.eus
943483878 tfno zenbakia





Donostiako Jaialdiari buruzko informazio gehiago:

Info@bideginduelo.org (Bidegin)

Telf.zbk 664125293

www.dandovidaalamuerte.org


Antolatzen dute:
BIDEGIN, Gipuzkoako dolu laguntzarako zerbitzua eta Donostiako Udala (Osasuna Sustatzeko Atala eta Donostia Lagunkoia)

Laguntzen dute:
Tabakalera, Polloe, Euskadiko Komunitate Errukitsuen Sarea, Death Kafe Euskadi

2023/10/31-an argitaratua