Alerta laranja: Paseo Berria ibilgailu zein oinezkoentzat itxita

Leizaola (Zurriolako espigoia) eta Chillida (Haizearen Orrazia) pasealekuak ere itxi dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Babes Zibilak aditzera eman digu alerta laranja egoeran gaudela olatuak direla eta. Horrenbestez, Paseo Berria ibilgailu zein oinezkoentzat itxi da Argazkilari Elkartetik aurrera.        

Era berean, Paseo Berriko kortea Soraluze kaleraino atzeratu da, eta Leizaola (Zurriolako espigoia) eta Chillida (Haizearen Orrazia) pasealekuak ere itxi dira.        
Asteazkena, 12etako boletina:  
  • EURIA: Alerta Laranja. Urumea plana indarrean: Prealerta fasea.  
  • HAIZEA: Normaltasuna. Haizea protokoloa indarrean: Errekuperazio fasea  
  • ITSASOA: Alerta laranja. Olatuak protokolo indarrean: emergentzia fasea 2. mozketa. 
          

Euskalmet

   
Asteazkena, hilak 23:
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 3-4 m ingurukoa izango da goizaldean; goizean handitu egingo da eta arratsaldean 6 m ingurukoa izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3.5 m inguruko olatuak altxatuko ditu; eguerditik aurrera 4-4.5 m ingurukoak izango dira. Olatuen arteko periodoa: 13-15 s. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 7ko indarrarekin; itsaso oso zakarra eragingo du, bereziki egunaren lehen partean.          
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 07etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 5 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 12 s. Itsasgora 05:58an (ordu lokala) 5.16 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa + meteorologikoa). Gainezka egiteko indizeak: I=6.7 m eta Imax=7.1 m.    
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 17etatik 20etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 5 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 15 s. Itsasgora 18:27an (ordu lokala) 4.79 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa + meteorologikoa). Gainezka egiteko indizeak: I=6.8 m eta Imax=7.4 m            
  • Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 24etara ordu lokala. Asteartean, hilak 22, 12etatik (ordu lokala) osteguna, hilak 24, 06etara (ordu lokala) bitartean, 24 orduan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du.

Osteguna, hilak 24
  • Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 06etatik 08etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 4 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 14 s. Itsasgora 06:44an (ordu lokala) 4.93 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa + meteorologikoa). Gainezka egiteko indizeak: I=6.6 m eta Imax=7.2 m.      
  • Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 12etara ordu lokala. Asteartean, hilak 22, 12etatik (ordu lokala) osteguna, hilak 24, 12etara (ordu lokala) bitartean, 24 orduan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Bestalde, 24 orduan 30-50 l/m² baino gehiago pila daitezke mediterraneo isurialdean. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du, bereziki kantauri isurialdean.

2019/01/22-an argitaratua