Uztailak 24: trafiko mozketak

Zurriola hiribidea, Erdialderako noranzkoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Jazzaldia dela eta, uztailaren 24an trafikora itxi egingo da Zurriola hiribidea, Lapurdi plazaren eta Erregina Erregeordearen kalearen arteko zatia, Erdialderako noranzkoan, 20:00etatik 00:00etara, gutxi gorabehera.

Ibilgailuen hiriaren erdialderako desbideratzea Colón pasealekutik egingo da.

Bertakoak Kursaal aparkalekura sartu ahal izango dira.

Jaialdiaren gainerako egunetan, unean uneko mozketak egon daitezke Kursaal inguruan.

2022/07/19-an argitaratua