Maiatzak 21: trafiko mozketak eta aldaketak

9:50etik 14:00ak arte, gutxi gorabehera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Igande honetan, maiatzaren 21ean, lasterketa bat eta manifestazio bat egongo dira eta horiek hiriko trafikoan eragina izango dute.

Minbiziaren aurkako lasterketa

Minbiziaren aurkako lasterketa 10:00etan irtengo da Hernani kaletik eta 11:00ak aldera iritsiko da Hernani kalera. Hori dela eta, 09:50etik 11:00etara lasterketaren ibilbidea trafikoarentzat itxita egongo da. Hala ere Korrikalariak ibilbideko kaleetatik igaro ahala, pixkanaka zirkulazioa irekiko da.

Lasterketak garraio publikoan eragina izango du: Dbus

Ibilbidea: Hernani, Andia, Miramar, Askatasunaren hiribidea, Easo, Zubieta, Kontxa pasealekua, Satrustegi, Funikular Plaza, Satrustegi, Kontxa pasealekua, Zubieta, Easo, Askatasunaren hiribidea, Miramar, Andia, Hernani.


Manifestazioa

Manifestazioa 12:00etan hasiko da Easo plazan eta Alderdiederren, 14:00ak aldera, amaitzea aurreikusten da.

Ibilbidea: Easo, Askatasuna, Colón, Peña y Goñi, Zurriola, Boulevard, Alderdieder

Manifestazioak garraio publikoan eragina izango du: Dbus Ekialdebus

2023/05/19-an argitaratua