Martxoak 3: trafiko eraginak Lilaton dela eta

Boulevard zumardia itxita 07:00etatik 13:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren igandean, martxoaren 3an, Lilaton lasterketaren 34. edizioa ospatuko da 10:25etik aurrera. Boulevard zumardian hasi eta amaituko da eta 5 kilometrotako ibilbidea izango du, 2023an egin zen berbera. Erdialdetik eta Grosetik igaro ondoren, 11:45ak aldera amaitzea aurreikusten da.

Ibilbidea

10:30ean lasterketa Boulevard zumardian hasiko da eta honako kaleetatik igaroko da: Hernani – Askatasunaren hiribidea - Urbieta (ezkerrerako biraketa) - Prim - San Martin-Foru pasealekua – Espainia plaza – Argentinar Errepublika (eskuinerako biraketa) – Kursaal zubia – Zurriola hiribidea – Nafarroa hiribidea (180º tako bira) – Rodileko biribilgunea - Nafarroa hiribidea - Zurriola hiribidea - Kursaal zubia – Erregina Erregeordea – Boulevard.

Zirkulazio mozketak irekitzen joango dira lasterketa pasa ahala, Boulevardeko helmuga izan ezik.

Eraginak

07:00etatik Boulevarda ibilgailuentzat itxita egongo da lasterketaren irteera eta helmuga dorrea jarri ahal izateko. Ibilgailuak Legazpi kaletik desbideratuko dira.

09:30etik Parte Zaharreko egoiliarrek kale hauetatik igaro beharko dute Kaira iristeko: Mari – Portu – Nagusia – Abuztuaren 31 – Aldamar.

Ibilgailuentzat itxitako bideak

Trafikoari itxitako bideak edo garraio publikoa bakarrik ibiliko diren bideak
  • Zurriola hiribidea (Ategorrieta noranzkoan): aparkalekuetatik sartzen den trafikoa
  • Nafarroa hiribidea (Ategorrieta noranzkoan): guztiz itxita
  • Nafarroa hiribidea (Erdialderantz): auzo barruan dauden ibilgailuak

Probaren hasieran, lasterketak irauten duen bitartean, bide hauek zirkulaziorako itxita egongo dira: Boulevard (Legazpitik), Hernani, Askatasunaren hiribidea, Easo, Zubieta, Foru pasealekua (etxebizitzak dauden aldea), Argentinar Errepublika, Zurriola hiribidea, Erregina Erregeordea, San Martín (Mirakontxa eta Foru pasealekuaren artean), Prim eta Urbieta.

Garraio publikoa

Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus

Lasterketak irauten duen bitartean, ibilbidean dauden taxi geltokietan eta hauek egingo dituzten ibilbidetan trafiko aldaketek eragina izango dute. Boulevardeko geltokian ez da zerbitzurik izango 07:00etatik 13:00etara.

Lurpeko aparkalekuak

Lasterketak irauten duen bitartean, lurpeko aparkaleku hauetarako sarbidea erabat itxita egongo da, baina ibilgailuak horrela atera ahal izango dira
  • Boulevard: irteera 9:30etik aurrera egoiliarren sarreratik
  • Okendo: irteera Okendotik
  • Kursaal: betiko lekutik arretaz atera ahal izango dira
  • La Concha: lasterketak irauten duen bitartean ezin izango da Askatasunaren etorbidetik sartu, ezta irten ere.

2024/02/28-an argitaratua