Egoiliarrek edozein TAO gunetan aparkatu ahal izango dute

Irailaren 27ra arte, 1-1,1-2 eta 2-1 sektoreetakoek

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udaran izango diren ospakizunak direla eta (Estropadak, Zinemaldia, eta abar), 1-1,1-2 eta 2-1 sektoreetako ‘Aparkaleku Arautuaren Bereizgarria’ (TAO txartela) duten egoiliarrek beren ibilgailuak aparkatu ahal izango dituzte araututako edozein aparkaleku guneetako sektoreetan irailaren 27ra arte, biak barne.

Hauek destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinak izango dituzte.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Ikus TAOko eremuen mapa

2021/09/13-an argitaratua