Azaroak 14, Behobia-Donostia: aldaketak aparkalekuetan, garraioan eta errepideetan

05:00etatik 17:00ak arte Boulevard Zumardia itxita egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Datorren azaroaren 14an, igandean, B/SS lasterketa izango da. Froga hau dela eta, gure hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Igandea, azaroak 14

  • Goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte ezin izango da sartu Boulevard Zumardira Legazpi kaletik.
  • Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Boulevardera sartu Askatasun hiribidetik.
  • Zurriola hiribidea, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 8:30etik 9:00etara azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko. Eta 9:30etik desmuntaketa lanak amaitu arte, 15:15ean gutxi gorabehera.
  • 8:30etik aurrera Buenavista eta Herrera arteko biribilgunea itxita egongo da Behobia Gaztea lasterketaren irteera prestatzeko.
  • 9:30etik 15:00etara lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, itxiko dira zentrorako norabidea duten honako kaleak: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Boulevarda. Hiriko irteerek ez dute aldaketarik jasango eta gainerako bideak irekiak egongo dira.
  • Ulia pasealekuko bizilagunek, 9:30etik 13:00etara, Mendiola bidetik Herri Ametsa Ikastolara iritsiko dira eta bertatik Bidebietara.

Gomendatzen da ekialdetik atera nahi duten hiritarrek edo Altzara joan nahi dutenek Intxaurrondotik, Otxoki pasealekua eta saihesbidea erabil dezatela.

Korrikalariak hurbiltzen diren mementotik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, memento batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.

TAO

Lasterketa dela eta, TAO 1-1 sektoreko aparkaleku-bereizgarria duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, azaroaren 12tik, ostiraletik, azaroaren 15era arte, astelehenera arte.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.


Garraio publikoko zerbitzuak azaroaren 14an

  • Euskotrenek azaroaren 13an eta 14an tren zerbitzu berezia eskainiko du.
  • Boulevardeko taxi geralekuan ez da zerbitzurik izango.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/11/11-an argitaratua