San Sebastian eguna: TAOn aldaketak, bide mozketak, Dbusen eta Euskotrenen zerbitzu bereziak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

                   
San Sebastian eguneko festak direla eta Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, urtarrilaren 17tik, ostegunetik, urtarrilaren 21era,  hurrengo asteko astelehenerarte, biak barne.            
                    
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.                
 

Trafiko eraginak

   
San Sebastian Egunak Trafikoan izango dituen eraginak    
   

Dbus

         
2019ko San Sebastian eguneko ospakizunak direla eta, Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu egunaren bezperan gauez, baita San Sebastian eguneko gauean ere. Horretaz gain danborradak direla eta zenbait ibilbide eta geltoki aldaketa egingo dira.   Xehetasun guztiak Dbusen webgunean aurkitu ditzakezu              

Euskotren

                   
Gaueko trenak bezperan gau osoan zehar ibiliko dira (urtarrilaren 19tik 20ra) honako lineetan Lasarte-Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara. Urtarrilaren 20ko zerbitzu gehigarria Irun-Lasarte tartean bakarrik izango da Haur Danborradara joan-etorriak errazteko. Informazio gehiago Euskotrenen webgunean                

Lurraldebus

       
Urtarrilaren 20an San Sebastian eguna dela eta, Haur danborradan eta gauean zerbitzu bereziak eskainiko dira Lurraldebuseko zenbait lineetan  

Aldirietako aparkalekuak

     
Hiriaren kanpoaldean kokatuak dauden aparkalekuak dira. Parking hauek doakoak edo oso merkeak izaten dira eta hiriaren erdialdera hurbiltzeko autobusak dituzu --> http://ow.ly/2hZR304IEl7          

Gomendioak

             
Jaiaz gozatu ondoren etxera itzultzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Eta baldin eta oinez itzultzeko erabakia hartzen bada, ibilbidea lagunekin egitea – ez fidatu gauean ezagutu diren pertsona ezezagunekin -; bide erabilien eta argitsuenetik itzultzea, betiere leku ilunak ekidinez, besteak beste, parkeak, non eta zuhaitzek argien indarra gutxitzen duten.           

Poliziek azpimarratu dute adi egon behar dela egun hauetan gora egiten duen delinkuentzia mota batekin, hain zuzen ere, diru-zorroen, sakelako telefonoen eta beste hainbat objektu txikiren lapurretekin. Beti bistan eramateko eskatu dute.     

Eta garrantzitsuena, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren iritziz, baldin eta segurtasun arazoren bat ikusten bada, 112 edo 092 telefonoetara deitzea, edo zuzenean kalean egongo diren agenteei zuzentzea ahalik eta azkarren.            

Halaber, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak gogorarazten dute debekatuta dagoela 18 urtez azpikoei alkoholdun edariak saltzea, edatea edo lortzea eta, adinez nagusi direnei segidako gomendioa ematen diete: arduraz kontsumitzeko, baldin eta edan badute autoa ez hartzeko, eta egunez zein gauez garraio publikoa erabiltzeko.     

Era berean, bi poliziek hiritarrei eskatu diete auzotarren atsedena errespetatzeko, eta, horretarako, behar ez den zarata ez egiteko. Izan ere, horrela ere festaz gozatu daiteke, beste hainbat pertsona lo egiten eta atsedena hartzen ar idiren bitartean.    

Eta ez ahaztu, #ezezetzda                
  
Donostiako danborradaren webgune ofiziala
                     

2019/01/15-an argitaratua