Hauteskunde Orokorrak: mahaikideen zozketaren emaitza

Udaleko web orrian kontsultatu daiteke hauteskunde mahaia osatzeko zozketaren emaitza

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Apirilaren 28an izango diren Hauteskunde Orokorretarako mahaikideen zozketa gaur goizean egin da eta www.donostia.eus gunean kontsultatu daitezke herritar izendatuak. Mahaikideen izendapenak ezagutzeaz gain, bertan errolda gaineko informazioa eta botoa emateko dagokizun hauteslekua, mahaia eta helbidea kontsultatu daitezke. Zozketa martxoaren 28an goizeko 9etan burutu da.

Kontsultarako NAN eta jaiotza data sartu beharko dira ondorengo lotura honetan:

Sakatu: "Hauteskundeak 2019 / 04 / 28"

2019/03/28-an argitaratua