Administrarien LEP: eskabideen epeak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Lan eskaintza Donostia Kirola: KUPeko Administrarien LEP (7 plaza)


Eskabideak aurkezteko epea ireki da (martxoak 30)
Izena emateko epea: 2021/03/30 - 2021/04/29
> Lotura lan eskaintzara

Eskabideak aurkezteko bideak:
  • Presentzialki: paperean doazen eskabideak aurkeztu ahal izango dira Kiroletako Udal Patronatuaren Erregistro Orokorrean (Anoeta pasealekua 18) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan.

Eskaerak elektronikoki egitea gomendatzen da. Horretarako, identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemaren baten bidez identifikatu beharko da (ziurtagiri digitala, BakQ).


Lan eskaintza Donostiako Udala: Administrarien LEP (63 plaza)


Eskabideak aurkezteko epea azken eguna: martxoak 30
Izena emateko epea: 2021/03/02 - 2021/03/30
> Lotura lan eskaintzara

Parte hartzeko eskabideak honako edozein bidetatik aurkeztu ahal izango dira:
  • Elektronikoki: Hautaketa prozesuetan parte hartzea formularioa betez, Udalaren web orriko “Izapideak” atalean. Horretarako, identifikatu egin behar da onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemaren baten bidez (ziurtagiri digitala, BakQ, etab.).
  • Presentzialki: hitzordua eskatuta Udalinfoko hiru bulego hauetako batean: Easo kalea 41, Morlanseko biribilgunea 1 eta San Martzial plaza 4 (Altza).

Lan eskaintza Donostia Kirola: Erdi mailako teknikariak (2 plaza)


Eskabideak aurkezteko epea: 2021/03/05 - 2021/04/07
> Lotura lan eskaintzara


Ziurtagiri digitala

B@kQ ziurtagiri digitala eskuratzeko:
  • EAEko administrazioetako arreta-bulegoetan lor daiteke.
  • Donostian, Udalinfok bere bulegoetan bertan ematen ditu ziurtagiri horiek, eta ezinbestekoa da aurretik hitzordua eskatzea.
  • Hilabete honetan, Arrokako bulegoak ziurtagiri horiek emateko bakarrik erabiliko dira.
  • B@kQ ziurtagiria Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arreta bulegoetan eta KZGuneetan ere ematen da.

COVID-19ak eragindako murrizketak direla eta, eskaerak elektronikoki aurkeztea gomendatzen da.


Lan eskaintzen oharren harpidetza: lan eskaintzen berrikuntzak jaso ditzakezu SMS edo email bidez.
Oharren harpidetza izena eman

2021/03/29-an argitaratua