Alerta Laranja haizea dela eta

Gaur- martxoak 4- goizera arte luzatuko da egoera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Babes zibilak aditzera eman du, abisu horian gaudela olatuak direla eta, eta era berean, laranjan haizea dela eta.  

Ondorioz segidako neurriak hartu dira:      
  • Paseo berria ibilgailuentzat itxita dago. Oinezkoentzat, aldiz, irekita.    
  • Parkeak zatika itxita daude:
  • Cristina Enea: itxita. Mundaiz ikastetxetik Mikel Laboa zubira igaro ahalko dira ikasleak. Horretarako Mugikortasun agente bat bertan egongo da.      
  • Aieteko parkea: bakarrik irekita kultur etxera eta jubilatuen etxera sartzeko.      
  • Urgull: bakarrik irekita Orixe ikastolara sartzeko.  
  • Miramar: bakarrik irekita jauregira sartzeko.      
  • Serafin Baroja: guztiz itxita  
  • Oroimenaren parkea: guztiz itxita




Bihar goizera arte luzatuko da egoera hori      

2020/03/03-an argitaratua