Elkarteentzako ikastaroak urrian
Doako formazioa gai hauei buruz: Prozesu parte-hartzaileak, Elkarteen lege eta zerga betebeharrak, Proiektuak nola landu
Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak urrian zehar egingo diren 3 ikastaroetarako izen-emate epea zabaldu du.
Ikastaroak doakoak dira eta elkarren artean independienteak: saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1), arratsaldeko 18:00tan.
Urrirako programatutako ikastaroak
Emun aholkularitzak emango ditu edukiak:
- Prozesu parte-hartzaileak: diseinua, metodologia, tresnak...
EUSKARAZ
Bi saioz osatzen da ikastaroa, guztira 5 ordu: Urriak 2 eta 9 [18.00-20.30]
- Elkarteen lege eta zerga betebeharrak
EUSKARAZ
Urriak 22 [18.00-20.00]
EUSKARAZ: urriak 29 [18.00-20.00]
GAZTELERAZ: urriak 30 [18.00-20.00]
IZEN-EMATEAK
Ikastaroen ezaugarriak
- Izen-ematea doakoa da.
- Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da. Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako jendearen parte hartzea lehenetsiko da.
- Ikastaroren batean behar adina inskripzio jaso ezean, bertan behera gera daiteke.
- Ikastaro guztiak Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatzen ditu eta entitate ezberdinek ematen dituzte.
Aurreko ikastaroetako materialak
Aurretik eskainitako ikastaroen materialak eskuragarri daude
Partaidetzateka eremuko formakuntzako atalean.
2024/09/24-an argitaratua