Inauteriak: Aldaketak TAOn, Dbusen, Euskotrenen, Ekialdebusen

Aldaketak ostegunetik, otsailaren 20tik igandera izango dira, otsailaren 23

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bide mozketak

   
 
PDF honetan bide mozketei  
eta afekzioei buruzko  
informazio guztia  
aurkituko duzu    

 
 
Otsailak 22a, larunbata eta 23, igandea    

Larunbat honetan, otsailaren 22an eta igandean, otsailaren 23an, desfilea dela eta, 15:30etik 21:00etara, ibilbidea zeharkatuko duten kale hauek itxita egongo dira: Boulevard, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza eta Legazpi. Bi egunetako desfilea 17:00etan hasiko da.    

Konpartsen eta karrozen lehiaketa egiten den bitartean Boulevardaren itxiera egin ahal izateko Mugikortasun Agenteek edo Udaltzaingoak Legazpi kaleko elkargunea eta Zurriola eta Peña y Goñirekin artekoa itxiko dute.  

Kontxako pasealekutik garraio publikoa eta inguruko bizilagunen ibilgailu pribatuak baino ezin izango dira ibili.    

Easo kaleak bi noranzko izango ditu, San Martin kalearen eta Mendeurrenaren plazaren artean, Larramendi eta Urdaneta kale artean ezik. Autobus erreia autobusak erabiliko du, erdigunerako noranzkoan, eta beste erreia kontrako norabidean izango da, Amara aldera. Beraz, Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik.      

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu.  

Okendo kaleko noranzkoa ere aldatuko da, larunbatean eta igande arratsaldean.    

Nolanahi ere, gomendatzen da Inauteriek dirauten bitartean auto pribaturik ez erabiltzea erdialdeko kaleetan. Hobe izango duzue oinez nahiz bizikletaz ibiltzea edo garraio publikoa erabiltzea, hala nola, autobusak, trenak eta taxiak.

TAO

   
  • TAO txartela duten hiritar guztiek baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko otsailaren 20etik 24ra arte, biak barne.      
  • Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.    


DBUS

     
  • Ostegunean zerbitzu berezia izango da Illumbejko Konpartsen aurkezpenerako.    
  • Bestalde, larunbatean, otsailaren 22an, aldaketak izango dira Egia eta Antigua auzoetan, eta otsailaren 23an, igandea, Altza auzoan izango dira aldaketak 11:45tik 13:15etara.  
  • Azkenik, Gaueko zerbitzuak goizeko 5ak arte luzatuko dira. Hemen aldaketa guztiak.    


Euskotren

     


Ekialdebus

         


TSST




Taxiak

   
  • Hiriaren erdigunean egingo diren aldaketak direla-eta, zenbait taxi geraleku ere aldatu beharko dira.
  • Hala, desfilea dirauen bitartean, ez dira erabiliko Boulevardeko, Askatasun hiribideko eta Idiakez kaleko geralekuak. Taxiak Eason eta Askatasun hiribideko atari bikoitien lehenengo etxadian jarriko dira, Okendo eta Santa Katalina artean.


Lurpeko aparkalekuak

   
  • Otsailaren 22an eta 23an 15:30etik 21:00etara Alderdi Eder, Artzain Ona, Boulevard, Easo, Kontxa, Okendo eta San Martineko lurpeko aparkalekuetarako sarrerak eta irteerak mugatuak egongo dira.

2020/02/19-an argitaratua