Ekainak 25 eta 26: trafiko mozketak Erdialde eta Antiguan

Igandean Kontxa moztuta egongo da 09:00etatik 14:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Asteburu honetan egongo den triatloiak trafiko mozketak eragingo ditu hiriko Erdialde eta Antiguan.


Ekainaren 25ean, larunbatarekin, Kontxa pasealekua eta Igara arteko ibilbideko kale batzuk, 15:00etatik 16:15era, moztuta egongo dira. Igandean, ekainaren 26an, Kontxa moztuta egongo da 09:00etatik 14:00etara eta Igeldo, 10:15tik 12:00etara.

Mozketa hauek aldaketak eragingo dituzte Dbus-en zerbitzuetan.

Ekainak 25, larunbata

Ekainaren 25ean, larunbatarekin, Kontxa eta Igara arteko ibilbideko kale batzuk, 15:00etatik 16:15era, moztuta egongo da.

Ordu tarte horretan Ondarretako bizilagunak antolatzaileen laguntzarekin pasa ahal izango dira

Zubieta eta San Bartolomeko bertakoak Urbieta-Arrasatetik sartu ahal izango dira eta gero antolakuntzaren jarraibideei kasu egin.

Bizikletaren ibilbidea (8 Km)
Zubieta, Kontxa, Zumalakarregi (ezkerreko erraia), Tolosa hiribidea (ezkerreko erraia), Europa plaza (zerbitzu-bidea), Tolosa hiribidea (zerbitzu-bidea), Bernardo Estornes Lasa, Lautximinieta plaza, Portuetxe, Zentzu aldaketa Iribar plazan, Portuetxe, Lautximinieta plaza, Bernardo Estornes Lasa, Ibaeta plaza, Tolosa hiribidea (ezkerreko erraia), Europa, Tolosa hiribidea (ezkerreko erraia), Zumalakarregi (kontrako noranzkoan), Satrustegi (kontrako noranzkoan), Kontxa, Zubieta (kontrako noranzkoan).

Ekainak 26, igandea

Kontxa 09:00etatik 14:00ra moztuta egongo da.

Zubieta eta San Bartolomeko bertakoak Urbieta-Arrasatetik sartu ahal izango dira. Ondarretara sartzeko aldiz, Trento kalearen bidez.

Igeldo, txirrindularien lasterketa martxan dagoen bitartean, moztuta egongo da, 10:15tik 12:00etara, gutxi gorabehera.


Bizikletaren ibilbidea (40 Km)
Zubieta, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Europa plaza, Berio Lautximinieta, Bernardo Estornes, Xabier Lizardi, Urretxu, Orixe, Errotaburu, Zuatzu, Francisco Grandmontagne, Kañueta, Atotxaerreka, Añorga, Rekalde, Txanga (Orio), Mendizorrotz, Orkolaga, Balentziaga, Igeldo pasealekua, Iruñea, Zumalakarregi, Antiguako tunela, Kontxa, Zubieta (kontrako noranzkoan), Zaragoza plaza, Rafael Munoa Kalea (helmuga).

2022/06/24-an argitaratua