Donostiako Udalak datorren astelehenean, abenduaren 2an, egingo du 2025eko udal aurrekontuari buruzko herritarrentzako bilera irekia. Udaletxeko Udalbatza aretoan izango da, 18:30ean. Ijentea kaleko atetik sartu ahal izango dira parte hartu nahi duten herritarrak.
Udal aurrekontuen xehetasunen berri emango dute udal gobernuko ordezkariek; hala nola, Kerman Orbegozo Ogasun eta Finantzetako zinegotziak eta gainerako udal taldeetako kideak. Bertaratzen diren herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.