Udaletxera bisita gidatuak egiteko izena emateko epea asteazkenean, hilak 12, amaituko da

Udaletxea apirilaren 14, 15 eta 16an modu librean ere bisitatu ahal izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak Ate Irekien Jardunaldiak antolatu ditu asteburu honetan (apirilaren 14, 15 eta 16an), erakundea herritarrei hurbiltzeko eta hiriko eraikinik enblematiko eta maitatuenetako baten balioa azpimarratzeko.

Donostiarrek Udaletxeko areto nagusietako batzuk bisitatu ahal izango dituzte, modu librean edo bisita gidatuen bidez. Bisita hauetan izena emateko epea apirilaren 12an amaituko da, eta 010 telefonora deituz edo Udalinforen bulegoetan egin daiteke.

Bisita gidatuetarako aurreikusitako ordutegiak, Udalaren historia azalduko dutenak, honako hauek dira:
  • Apirilaren 14a:
    16:00 Euskara
    17:00 Gaztelania
  • Apirilaren 15ean eta 16an:
    11:30 Euskaraz
    12:30 Gaztelania
    16:00 Euskaraz
    17:00 Gaztelania

Bisita librea


Bisitariek, gainera, libreki ikusi ahal izango dituzte areto desberdinal, hala nola Udalbatza Aretoa, eskalinata nagusia, Harrera Gela, Gobernu Batzarraren aretoa eta Prentsa Aretoa.

Eraikina bisitatzeko sarrera Alderdi Ederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegia honako hau da:
  • Apirilaren 14an: 16:00etatik 20:00etara
  • Apirilaren 15ean eta 16an: 11:30etik 14:00etara /16:00etatik 20:00etara

2023/04/11-an argitaratua