Pasealeku Berria itxita egongo da oinezko eta ibilgailuentzat ekain amaiera arte

Urgull mendiaren hegala egonkortzeko obrak, astelehenean, otsailaren 6an, hasiko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Urgull mendiaren hegala egonkortzeko obrak hasiko direnez, datorren astelehenetik, otsailaren 6tik aurrera, Donostiako pasealeku Berria itxita egongo da oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, datorren ekainaren amaiera arte.

Segurtasun-arrazoiak direla eta itxi beharko da; izan ere, azken hilabeteetan luizi batzuk gertatu dira eta hormigoizko horma bat jarri behar izan da babes-neurri gisa.

Lanak bi atal nagusitan banatzen dira: alde batetik, mendi hegala oro har egokitzea proiektatzen da, kable bidezko ainguraketa iraunkorrez ainguratutako horma bat eginez eta, bestetik, buloiez ainguratutako sare indartu bat jartzea proiektatzen da, pasealeku Berrira zati txikiak eror ez daitezen.

Horrez gain, kalte nabarmenak dituzten bi kontrahorma konpontzea aurreikusten da, bai eta muga orekan dauden harri zati handien ainguraketa puntuala ere.

Otsailaren 1ean zuinketa-akta sinatu zen eta 726.000 euroko aurrekontua duen obra astelehenean, hilak 6, hasiko da.

2023/02/02-an argitaratua