Garraio publikoak aldaketak izango ditu urtarrillaren 5ean, Errege magoak hirira iristea eta Erregeen Kabalgata direla-eta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Errege Magoak Kontxa hondartzatik iritsiko dira hirira eta, handik, Udaletxera joango dira. Erregeen Kabalgatak ibilbide hau egingo du: Hernani, Askatasunaren hiribidea Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa pl., Legazpi eta Bulebarra. Hori dela-eta, urtarrilaren 5ean, hiriaren erdialdearen zati handi bat zirkulaziorako itxita egongo da 16:30etatik 20:00ak arte.

Horrek aldaketa batzuk ekarriko ditu autobus linea gehienetan, bai hiri barrukoetan bai inguruetakoetan. Autobusak, beranduenez, 17:00etan aterako dira Bulebarreko eta Gipuzkoa plazako geralekuetatik.

Easo kalean noranzkoa aldatuko da, hegoaldeko auzo eta herrietara joaten diren autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobusak Easo kaleko bus-erreitik sartuko dira erdialdera. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu. Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen herri garraiorako erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik joango dira, ohi bezala. Tarte horrek bi noranzko izango ditu. Erdialdetik Amarara doana Trafiko Agenteek arautuko dute eta autobusek baino ezin izango dute erabili; taxiek eta auto pribatuek Errondotik jarraitu beharko dute, Araba parkeraino.

Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik.   

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu. Bestalde, Okendo kalearen noranzkoa aldatuko da; horrela geraleku batzuk egokitu ahal izango dira hiriaren ekialdeko autobusetarako. Andia eta Miramar kaleko trafikoa erdi ordu beranduago irikiko da, karrozak Martutenera berriro eraman arte, hortxe aparkatuko bait dute.



Aldaketak autobusen ibilbideetan

   
Mendebaldekoak
 

San Martin kalea Easo kalearekin gurutzatzen den tokitik egongo da zirkulaziorako itxita. Autobusek Easo kaletik joan beharko dute eta Zubietan bira egin, Ibaeta aldera bueltatzeko.

5. Bentaberri, 25. Bentaberri-Añorga: Autobus horien terminala Londres hotelaren parean dagoen geralekua izango da. 16. Igeldo eta 18. Apaizgaitegia lineena, berriz, Zubieta kalean dagoena. Artzain Onaren plazako, Okendo kaleko eta Bulebarreko geralekuek ez dute zerbitzurik izango.

T1. Lasarte, T2. Zubieta, T3. Andoain, T4. Asteasu, T5. Tolosa eta G2. Andoain. Terminala Zubieta 14an izango dute. Artzain Onaren plazako, Okendo kaleko eta Gipuzkoa plazako geralekuek ez dute zerbitzurik izango. Z2. y Z3. Zumaia eta Z4. Azkoitia Easo kaletik sartuko dira hiriaren erdialdera.

Hegoaldekoak
   

21. Mutualidades-Anoeta, 26. Amara-Martutene, Easo kalean San Martín eta Arrasate artean egingo dute azken geralekua.

28. Amara-Ospitaleak. Easo kalean geldituko dira, Arrasate eta San Martzial kaleen artean.

19. Aiete eta 32 Puio. Lineek azken geldialdia Zubieta Banco Guipuzcoanoren parean egingo dute. Linea hauek Blas de Lezon bira egingo dute, San Martin kalera joango eta Easotik itzuliko. Urbieta eta San Bartolomé, eta San Martin kaleko 25eko, Okendo kaleko eta Bulebarreko geralekuek ez dute zerbitzurik izango.

23. Errondo lineak, Aldapetatik jaitsitakoan, Eason bira egin eta azken geldialdia Easo 53an egingo du. Puntu horretan beste geraleku bat egongo da hegoaldera doazen autobusetarako. San Bartolome kaleko geralekua ez da erabiliko.

G1. Hernani (Galarretatik). Ez da Okendo kaleraino helduko, Easo kalera iritsi ondoren Easo Zubietan buelta emango du eta azken geldialdia San Martín-Manterola kalean izango du.

A1. Hernani (Astigarragatik). Okendon geldituko da, eta ibilbide hau egingo du: Okendo, Askatasunaren hiribidea, Santa Katalina zubia, Iparreko geltokia (hemen geldialdi bat egingo du) eta Federico Garcia Lorca pasealekua; Antso Jakitunaren hiribidetik aurrera, ohiko ibilbidea egingo du. Ez dira erabiliko Urbieta eta Mendeurrena kaleetako geralekuak.

Ekialdekoak
 
 
Ibilbidea aldatuko dute. Erregina Erregentearen kaletik Okendora joko dute -kale horrek noranzkoa aldatuta izango du- eta Askatasun hiribidetik Ekialderantz itzuliko dira.

8. Gros-Intxaurrondo, 9. Egia-Hego Intxaurrondo , 13. Altza, 14. Bidebieta, 29. Hego Intxaurrondo. Intxaurrondo, Altza eta Bidebietako autobusek Zurriolatik iritsiko dira Erregina Erregenteara eta azken geldialdia Okendo kalean egingo dute, Askatasunaren hiribidearen eta Kamino kalearen artean. Bidebietakoa aurreko etxadian geldituko da. Eta Okendo kalera iristeko Euskadi plaza gurutzatu ta gero Lili kaletik abiatuko da.

Ekialdebus. Okendo kalean izango dute. Linea horiek Erregina Erregentearen kaletik sartuko dira Okendora.

Beste ibilbide batzuk
   

17. Gros-Amara, 24. Altza-Antigua. Grosetik Amarako bidean, Iparreko geltokitik, José Antonio Agirre Lehendakariaren Zubitik, Azpeitia kaletik abiatuko dira Antso Jakitunara ohikobidea hartuko dute.

31. Gros-Aiete-Ospitaleak. Kolon pasealekuko 17ko geralekutik aurrera, linea horrek bide hau hartuko du: Iparreko geltokia (hemen geldialdia egingo du), Federico Garcia Lorca pasealekua, Mundaizko zubia eta Easo. Gero, ohiko ibilbideari jarraituko dio. Urbieta kaleko 6ko eta San Bartolome kaleko 10eko geralekuek ez dute zerbitzurik izango. Grosera bidean, bide hau hartuko du: Easo, Antso Jakituna, Pío XII, Bizkaia pasealekua eta Etxaide kalean hartuko du bere ohiko bidea. Gernikako Arbolaren pasealekuan eta Maria Kristina Zubian, gelditu ahal izango da.

33. Larratxo-Intxaurrondo-Berio. Hiriaren erdialdera sartu ezin daitekeenez, Groseruntz joateko San Martin kaletik Easo kalera joango dira eta Pío XIItik Pº Bizkaia, Gernikako Arbola, Etxaide kalera iristeko eta hemendik bere ohiko bidea. Antiguara abiatzeko Kolon pasealekuko 17ko geralekutik aurrera, linea horrek bide hau hartuko du: Iparreko geltokia (hemen geldialdia egingo du), Federico Garcia Lorca pasealekua, Mundaizko zubia eta Easo Londres hotelera iristeko.

36. San Roque-Aldakoenea. Easo plazako geralekutik aurrera, linea honek 31k (Gros-Aiete- Ospitaleak) egiten duen bidea egingo du, bai Grosera bidean bai San Rokera bidean. Eta geraleku beretan gelditu ahal izango da. Euskadi plazako, Urbieta kaleko 6ko eta 58ko, Askatasunekoak eta San Martín 25 geralekuak zerbitzurik gabe geldituko dira.


37. Rodil-Zorroaga. Zorroagaruntz, Nafarroa hiribidea pasa ondoren, Kolonetik, Iparreko geltokira abiatuko da . Gero bere ohiko bidea hartuko du. Rodilera joaterakoan, Pº Bizkaia, Gernikako Arbola, Etxaide, bere ohiko bidea hartzen.  

Autobusak Easo, Zubieta eta San Martinen

   


Okendo kalea

   



Taxi zerbitzuaren geraleku aldaketak

   
Hiriaren erdialdean egingo diren aldaketak direla-eta, zenbait taxi geraleku ere aldatu beharko dira.
Hala, kabalgatak dirauen bitartean, ez dira erabiliko Bulebarreko, Askatasun hiribideko eta Idiakez
kaleko geralekuak. Taxiak Eason eta Askatasun hiribideko atari bikoitien lehenengo etxadian jarriko
dira, Okendo eta Santa Katalina artean.  



2014/01/02-an argitaratua