Uztailak 29 eta 30: Donostiako Klasikoa

Boulevarda ibilgailuentzat itxita egongo da uztailaren 29ko 09:00etatik uztailaren 30eko 20:00ak arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Datorren uztailaren 30ean, larunbatean, Donostiako Klasikoa izeneko txirrindularitza lehiaketa burutuko da gure hirian. Irteera Boulevardetik egingo da 11:26an. Hau dela eta, nagusiki gure hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala.

Ostiral honetan, uztailaren 29an, 9:00etatik hasi eta uztailaren 30eko 20:00ak arte Boulevarda ibilgailuentzat guztiz itxita egongo da, Legazpi kaletik Hernani kalearen hasieraraino. Dena den, ostiralean, 12:00etatik 14:30era eta 20:15etik lasterketa egunaren 7:30era inguruko egoiliarrak eta taxiak Boulevardetik pasa ahal izango dira.

Bestalde, lasterketaren egunean, uztailaren 30ean, 9:30etik Colon pasealekutik, Boulevard, Hernani, Andia kalea eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko den eremua ere itxi egingo dira. Itxiera hau 12:00etara arte mantenduko da

Uztailaren 29an, zamalanak 09:00etatik 11:30era baimenduko dira, baina ez 30ean.


Lasterketa

Lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da. Lasterketa Boulevardera 17:15ak aldera iristea aurreikusten da.

Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Erregina Erregeordea, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 15:30etik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.

Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.

Parte Zaharreko egoiliarrak

Ostirala, 29
12:00h - 14:30h eta 20:15h – 07:30h, herritar guztientzat itxita egongo bada ere, eragindako egoiliarrei Boulevardetik sartzeko baimena emango zaie.

09:00h – 12:00h eta 14:30h – 20:15h, honako ibilbidea egin beharko dute: Erregina Erregeordea - Boulevard - Legazpi - Peñaflorida - Hernani - Ijentea – Kanpandegi.


Larunbata, 30
Sartzeko
07:00h eta helmuga desmuntaketa egin arte: Salamanca pasealekua - Soraluze – Abuztuaren 31 - Nagusia - Portu – Mari.

Ateratzeko
07:00h - 12:00h: Kanpandegi – Koruko Ama Birjina - Mari - Portu - Nagusia -Abuztuaren 31 - Soraluze - Aldamar – Zurriola.

13:30h – 16:00h: ibilbide arrunta.

17:30h - 20:00h : Kanpandegi - Koruko Ama Birjina - Mari - Portu - Nagusia- Abuztuaren 31- Soraluze - Aldamar - Zurriola

20:00etatik aurrera: ibilbide arrunta.

TAO

Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko, uztailaren 14tik irailaren 30era arte, biak barne. Hauek destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinak izango dituzte.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Pasealeku Berria

Uztailaren 30ean, pasealeku Berria trafikoari, oinezkoei eta bizikletei itxita egongo da 07:00etatik 20:00ak arte. Itxiera lehenengo biribilgunetik (Argazkilari Elkartetik) aurrera Aquariumera arte egingo da. Dena den, uztailaren 29ko 20:00etatik aurrera ibilgailuentzako sarrera itxi egingo da.

Argazkilari elkartetik biribilgunera arte dagoen errepide zatia irekita egongo da


Igeldo

Uztailaren 30ean, larunbatean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideek eta Donostiako erdialdekoek trafiko mozketak jasango dituzte. Zehazki, trafikoa moztuta egongo da Igeldo, Cristobal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuetan, 15:30etik 17:30era, goranzko norabidean, eta 16:00etatik erratz-autoa pasatzen den arte, 17:30ak inguru, beheranzkoan.


Garraio publikoa

Hiriko autobusek aldaketak izango dituzte: Dbus Lurraldebus Ekialdebus

Taxiak

Ez da taxi geralekurik egongo Boulevardean.

Lurpeko Aparkaleku Publikoak

Donostiako Klasikoa-ko antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, uztailaren 30ean, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak:

Boulevard Aparkalekua
Irteera
Boulevarda itxita 7:00etatik 12:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Sarbidea
Erregina Erregeordearen kalea eta Boulevarda itxita 15:30etik 18:30era.

Bertakoentzat Boulevardeko sarrera eta irteerak itxita 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Ibilgailuak aparkalekutik egoiliarren sarrera erabiliz irtengo dira, 7:00etatik 12:00etara, gutxi gorabehera. 15:30etik 17:30era irteera itxita egongo da. Lasterketa iristen denetik eta desmuntatzea amaitzen den arte, berriro ere, egoiliarren sarreratik irtengo dira.


Alderdi Eder Aparkalekua
Irteera
Hernani kalea itxita 10:15etik 11:45era eta 15:30etik 18:30era.

Sarbidea
Hernani kalea itxita 8:00etatik 20:00etara.
10:15etik 11:45era eta 15:30etik 18:30era ezingo da aparkalekutik atera ala sartu.

Kontxa Aparkalekua
Irteera
Miramar kalea eta Askatasun hiribidea: itxita 10:45etik 12:00etara eta 15:30etik 18:30era.

Sarbidea
Andia kalea eta Askatasun hiribidea: itxita 10:45etik 12:00etara eta 15:30etik 18:30era.


Okendo Aparkalekua
Sarbidea eta irteera
Erregina Erregeordearen kaletik itxita 15:30etik 18:30era.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/07/28-an argitaratua