Doako tailerren bigarren txanda Donostiako Gaztelekuetan

"TREBA Nerabeak" topaketak azaroan zehar izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


TREBA Nerabeak doako prestakuntza-programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak 12 eta 16 urte bitarteko nerabeen eskura jartzen du, udaletako Gazteria Departamentuekin lankidetzan.

Ekimen hau goian aipatutako pertsonei beren ahalduntze prozesuan laguntzean oinarritzen da, eta helburu hauek ditu: bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gaitasun emozionalak garatzea, osasun mentala sustatzea, Interneten eta sare sozialen erabileraren ikuspegi kritikoa eta arduratsua bultzatzea, sexualitateari buruzko hezkuntza integrala eskaintzea eta helduarorako tresna praktikoak ematea.

Tailer guztiak presentzialak eta doakoak izango dira, 2 orduko iraupena izango dute, ongizate emozionala, begirada kritikoa eta sexualitatea izango dituzte oinarri eta, parte hartzeko, beharrezkoa izango da prestakuntza ematen den Gaztelekuan izena ematea.

ONGIZATE EMOZIONALA: Kuadrilen saltsak


Trebatzailea: Beñat Benítez
Azaroak 7, 18:00-20:00
Altza Gaztelekua

BEGIRADA KRITIKOA: Fake News


Trebatzailea: InteRed
Azaroak 12, 18:00-20:00
Bidebieta Gaztelekua

SEXUALITATEA: Oinarrizko ikastaroa

(Bertan behera)

Trebatzailea: Ágeda Blasco
Azaroak 12, 18:00-20:00
Gros Gaztelekua

SEXUALITATEA: Oinarrizko ikastaroa

(Bertan behera)

Trebatzailea: Ágeda Blasco
Azaroak 14, 18:00-20:00
Amara Gaztelekua

SEXUALITATEA: Aniztasuna eta afektuak


Trebatzailea: Ágeda Blasco
Azaroak 15, 17:00-19:00
Aiete Gaztelekua

SEXUALITATEA: Aniztasuna eta afektuak


Trebatzailea: Ágeda Blasco
Azaroak 20, 18:00-20:00
Martutene Gaztelekua

SEXUALITATEA: Gorputza eta harremanak

(Bertan behera)

Trebatzailea: Ágeda Blasco
Azaroak 21, 18:00-20:00
Bidebieta Gaztelekua
Informazio gehiago:
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon, 4 (Gros)
943 481909
gazteria@donostia.eus
X eta Instagram: @DssGazteria

2025/10/24-an argitaratua