Aste Santua: ordutegiak eta zerbitzuak

Donostia Kirola, Donostia Kultura, Dbus, Haurtxokoak, San Telmo, Turismoa, Hondalea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia Kirola

Donostik Kirolako instalazioetako ordutegiak: apirilaren 6tik 10era

Donostia Kultura

Donostiak Kulturako guneetako ordutegia: apirilaren 10etik 10era
Agenda ekitaldiak: donostiakultura.eus

Haurtxokoak eta Gaztelekuak

Ekintza ugari antolatu dira datozen opor egunei begira, goizez Haurtxokoetan eta arratsaldez Gaztelekuetan.

San Telmo Museoa

Apirilaren 3an, astelehena, San Telmo Museoa itxita izango da. Apirilaren 4tik 16ra egunero zabalik: 10:00-20:00.
Liburutegiari dagokionez, itxita izango da apirilaren 3an eta 6tik 10era, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia: astearteetan (4 eta 11) eta ostegunean (13), 10:00-14:00 / 16:00-20:00. Asteazkenetan (5 eta 12) eta ostiralean (14), 10:00-14:00.

Urgull

Apirilaren 3tik 16ra, San Telmo Museoak, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Liburutegi Sareak Urgull mendiko hiru zentroak zabalduko dituzte: Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea.

Donostia Turismoa

Hirian egiteko ideiak, planak eta jarduerak.

Hondalea

Itsasargiko Etxea 2023ko apirilaren 3tik 16ra arte egongo da zabalik. Bisita egiteko, txanda hartu behar da.

Dbus

Dbuseko 16-Igeldo linearen zerbitzuak maiztasun handiagozemango dira: apirilaren 6tik 10era arte eta apirilaren 15ean eta 16an.

2023/04/04-an argitaratua