Bide mozketa Zubiaurre pasealekua 96 zenbakian

Otsailaren 21era arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bide mozketa Zubiaurre pasealekua 96 zenbakian:
  • Urtarrilaren 27tik (9:30) otsailaren 21era arte
  • Obren iraupena = 4 aste

Obrak direla eta, Zubiaurre pasealekuko trafiko mozketak eragindako gorabeherak:

Sarbideak eta aparkalekuak

  • Sarbide baimenduak bakarrik: garajeak, Larrialdiak, zamalanetarako eta taxiak
  • Aparkalekuak kentzea eta bi noranzkoetako zirkulazioa




Hiri hondakinen bilketa

Zubiaurre pasealekuko 96 zenbakiko edukiontziak birkokatuko dira, Zubiaurre pasealekuko 72 (Intxaurrondo sagardotegiaren ondoan) eta Garro kaleko 1 zenbakietara.



Bus geltokiak


8 / B3 lineak:
  • Kendutakoak = Julimasene, Garro Zubia, Zubiaurre 117 eta Zubiaurre 70
  • Jarritakoak = Mons kiroldegia, Zubiaurre zubia eta Mons Kotxerak pasealekua

29 linea:
  • Kendutakoak = Julimasene, Garro Zubia, Zubiaurre 117, Zubiaurre 70, Zabaltoki, Zubiaurre 39 eta Renfe Ategorrieta
  • Jarritakoak = Mons kiroldegia eta Mons Kotxerak pasealekua

Informazio gehiago: dbus.eus

2025/02/10-an argitaratua