Jardunaldiak azaroaren 22an izango dira
Gazteak eta Belaunaldi arteko etxebizitzak jardunaldia antolatu du, hortaz, EGK-k Donostia Gazteriarekin batera; azaroaren 22an, izango da, arratsaldeko 18:30ean, San Telmo Museoko areto nagusian.
Bertan, belaunaldi arteko etxebizitzei ertz desberdinetatik heldu dieten gazteak izango dira mahai inguruko hizlari, euren hausnarketak, ikerketak eta bizi-esperientziak partekatzeko. Lau proiektu edo egitasmo izango dira hizketagai:
• Usurbilgo Txirikorda
• Arrasateko La Merced proiektua
• Alicanteco Plaza América
• eta Kuvu.
Helburua da eredu hau gazteengandik gazteengana transmititzea, gazteentzako zein onura eta erronka dituen azaltzea; eta, administrazioari ere helaraztea gazteek eredu honekiko dituzten iritzia eta beharrak.
Saioa ixteko, gainera, Barrexerkako gazteeek umoretik emango diote itxiera saioari.
Izen ematea
Jardunaldira etortzeko nahikoa da izena ematea, azaroaren 9tik aurrera https://labur.eus/belaunaldi estekan ala www.egk.eus webgunean.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izatekotan edo galderarik izatekotan
Etxebizitzaren merkatuak ez du egoera hau errazten: Euskadiko etxebizitza parke publikoa ez da parke osoaren % 2ra ere iristen, eta beraz, logika pribatuetan mugitzen da ia etxebizitza batera sarbidea izan nahi duen oro. Gainera, etxebizitza ereduen aniztasuna oso da urria, eskaintzaren gehiengoak familia tradizional nuklearrari erantzuten jarraitzen baitu.
EGK-k etxebizitza parke publikoa modu esanguratsuan handitzeak duen premia azpimarratu izan du, baita elkarbizitza feministagoak ahalbidetuko dituzten etxebizitza ereduak esploratzekoa eta sustatzekoa ere. Jorratzeko eredu horietariko batzuk dira, besteak beste, etxebizitza kooperatibak, belaunaldi arteko etxebizitzak, edota cohousingak.
Eredu horietan jarri zuzen iada EGK-k fokua Donostia Gazteriarekin batera, etxebizitza kolaboratiboen inguruko 2021eko jardunaldian. Ekitaldi hartako ondorioetako bat izan zen argi geratu zen belaunaldi arteko eredua erakargarriagoa zitzaiela hirugarren adineko pertsonei, gazteekin alderatuz.
Horregatik, aurten, gaiari berriz heldu zaio eta gazteen artean zabaltzeko hautua egin da. Eusko Jaurlaritzak horrelako proiektuak sustatzeko prestutasuna agertu baitu, batetik, Emantzipazio Estrategian, eta bestetik, onura izugarriak lekarzkeelako gazteentzat: ez soilik gazteei aukera ematen dielako etxebizitza batera sarbidea izateko euren soldataren zati txiki bat bideratuta, baizik eta gainera, komunitate-espazioei eta -ehundurari leku egiten dielako eredu honek.
2023/11/09-an argitaratua