Suhiltzaileen egoitzara eskola taldeentzako bisitak bueltan dira

Interesa duten ikastetxeek atari honetan egin dezakete eskaera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Suhiltzaileen egoitzak ikasleen bisitak jasotzen hasiko ditu hurrengo astetik aurrera. Osasun larrialdiak bertan behera utzi zituen bisitak 2020.urteko martxoan. Behin egoera hobera doala ikusita, Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zerbitzuak bisitak jasotzeko ekimendari helduko dio berriro.

Bisitak 8 urtetik gorako ikasleei zuzenduta daude. Taldeak gehienez 20 pertsonakoak izan daitezke eta bisitak doakoak dira. Interesa duten ikastetxeek donostia.eus web atarian egin dezakete bisita eskaera interesa adierazteko eta hitzordua finkatzeko.

Bisiten iraupena eta edukiak

Bisitek ordu eta erdiko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Tarte horretan suhiltzaileen egoitzaren gune nagusiak ikusteko aukera izango dute, hala nola, garajea, kamioiak, jantziak... Era berean, gomendioak jasoko dituzte suteak saihesteko zein suteak egonez gero nolako jarrera izan behar duten jakiteko.

2022/03/18-an argitaratua