Carlos I.eko lanengatik Amarako sarbidea itxi egingo da igande eta astelehen arteko gauean

Maiatzaren 3ko 22:00tan itxiko da eta 4ko 06:00etan ireki, galtzadaren lurzorua hobetzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
GI-20 errepideko lerro bat okupatu eta Amararako sarrera itxi egingo da, Donostiako Carlos I.a benetako hiribide bihurtzeko lanak direla eta. Lanak gauez egingo dira, 2015eko maiatzaren 3ko 22:00etan hasi eta hilaren 4ko 06:00ak bitarte.  

Lanen helburua GI-20 irteera adarreko eta tuneleko lurzorua hobetzea da. Errepide hori hartu ordez, Zuatzu-Antiguako irteera edo ospitaletako irteera erabili ahal izango dira.  

2015/04/30-an argitaratua