Donostiako Udalak segurtasun neurri desberdinak hartu ditu Kontxako Bandera egiteko, COVID-19 delakoak eragindako osasun egoera dela eta.
Aurten estropadak jenderik gabe egingo dira. Beraz, irailaren 13an (igandea) mozketa eta murrizketa hauek egingo dira:
PASEALEKU BERRIA: ITXITA
Erabat itxita, baimendutako pertsonak eta ibilgailuentzako izan ezik.
- Irailak 12, 22:00etatik, irailaren 13ra arte, estropada jardunaldia amaitu arte.
URGULL MENDIA: ITXITA
Erabat itxita. Irailak 12 (larunbata), 22:00etatik aurrera. Irailak 13ko egun osoan (igandea).
PORTUKO SARBIDEAK ITXITA
Erabat itxiko da, baimendutako pertsonak eta ibilgailuak izan ezik (bizilagunak, portuko erabiltzaileak edo langileak), 01:00etatik 13:30etara (gutxi gorabehera), irailaren 13an.
ALDERDI EDER eta KONTXAKO PASEALEKUA
Udaletxetik Antiguoko tunelera bitartean doazen pertsonak ezin izango dira barandaren ondoan gelditu, 07:00etatik gizonezko estropadaren bigarren txanda amaitu arte irailaren 13an.
Akreditatutako pertsonen sarbideak kontrolatzeko jarriko den azpiegituraren inguruak “gune dinamikotzat” hartuko dira, eta inguruko jendea ezin izango da geldirik egon estropadak ikusteko. Paseatzea posible izango da baina ez bertan gelditzea estropadak ikusteko.
MARI KALEA
Mari kaleko pasabiderako sarbidea itxiko da bi muturretan, 07:00etatik gizonezko estropadaren bigarren txanda amaitu arte irailaren 13an.
SANTA KLARA UHARTEA
Uhartera doan motorra eta Ciudad San Sebastian zerbitzuak irailaren 13an ez dira erabilgarri egongo portua ireki arte.
ITSASOA
Pasaiako Itsas Kapitaintza emandako arauak jarraitu behar dira (Erantsitako dokumentuan doakizue).. Horrela, badiaren barruan ainguratze edo amarratzerik ez dutenei ez zaie utziko badiara sartzen. Beste portu batzuetatik datozen ontziak, beraz, ezin izango dira sartu. Bai, estropadari jarraitu ahal izango zaio ziaboga egiten den kanpoko balizetatik, baina oraingoan ez da onartuko azken txandaren ondoren ontziek traineruen akonpainamendu tradizionala egitea badiaren barruraino.
Horrela, lehiaketa garatuko den egoera berezia dela eta, modalitate bakoitzeko talde irabazleei ematen zaizkien banderak ezin izango dira portuan eman. Beraz, badiaren erdian entregatuko dira ontzi ofizialetik, eta irabazle suertatzen den ontziko patroia bakarrik sartuko da ontzira. Estropadetan badian dauden ontziak ezin izango dira itsasontzi ofizialetik 25 metro baino gutxiagora hurbildu banderak ematen diren bitartean, eta trabarik gabe sartu ahal izango dira traineru irabazlera.
Erlazionatutako dokumentuak