Ur horniduran gorabeherak konponketak direla eta

Asteazkena, martxoaren 6a 22:00etatik osteguneko 07:00ak arte. Hainbat auzoetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Biharko (asteazkena, martxoaren 6a) 22:00etatik osteguneko 07:00ak arte, Donostiako Udaleko Ur eta Saneamendu Zerbitzuak konpondu eta aldatu egingo du edateko ura banatzeko Oriabentako hodi nagusia. Beraz, ur horniduran gorabeherak izango dira, honako alde hauei erasanda:    
  • Miramon,
  • Zorroaga,    
  • Basozabal,    
  • Antiguako goialdea,
  • Igeldoko behealdea,
  • Aiete,  
  • Berabera,    
  • Amara Zaharra,    
  • Mirakontxa,    
  • Berio,  
  • Ibaeta,  
  • Añorga,  
  • eta Zuatzu.






Udalak lanak aipaturiko ordu tarte horretan egingo ditu, neurri egokiak hartuta, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.  

2013/03/05-an argitaratua