Partaidetzazko Aurrekontuak 2023

Bilera irekiak auzo ezberdinetan martxoaren 6tik 18ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2023ko martxoan Donostiako Udalak Partaidetzazko Aurrekontuen prozesua abiatu du, herritarrek zein elkarteek beraien proposamenak egin eta ondoren herritarren bozka bidez lehenetsitako egitasmoak 2024ko eta 2025eko udal aurrekontuetan jaso daitezen.

Prozesu honen bitartez, herritarrek euren auzoaren eta Donostiaren beharrei buruz hausnartu ahal izango dute eta arlo desberdinetan hobekuntzak proposatu ahal izango dituzte. Udalak proposamenen bideragarritasuna aztertuko du eta herri bozketa bidez lehentasunak ezarriko dira.

2024rako eta 2025 urteetarako guztira Udalak 3.000.000 € bideratuko ditu kopuru horretaraino iristen diren proposamenak udal aurrekontuan sartzeko eta gauzatzeko.

Ekialdeko Barrutiari dagokionez, Barrutiko Batzarrak erabaki du urte horietako bere aurrekontuaren %50a bideratuko duela prozesu honetarako.

Herritarrak zuzenean prozesuaren hiru unetan izango dira protagonista:
  • Bilera irekiak hiriko 8 gunetan (martxoaren 6tik 18ra): Lehen fase honen helburua prozesua ezagutaraztea da eta baita auzokideen arteko harremanak sustatzea, dituzten beharrak eta ideiak elkarrekin partekatu eta ikuspuntu edo interes desberdinak biltzen dituzten proposamen osoagoak lortzea.
  • Proposamenak egitea (martxoaren 20tik 31ra): online edo era presentzialean Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoan egin ahal izango da.
  • Herritarrek botoa ematea (urriaren 16tik 29ra): online edo era presentzialean Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoan egin ahal izango da.


BILERAK: 2023ko martxoaren 6tik 18ra


Bileren helburua prozesua aurkeztea izango da, herritarrei parte hartzeko argibideak eman eta baldintzak zeintzuk diren azalduz. Gainera, prozesuaren girotze fase honetan, auzokideen artean nabarmenak diren beharren inguruan aritu eta proposamenak partekatzen hasteko denbora egongo da, auzokideen arteko harremanak bultzatu eta ikuspuntu edo interes desberdinak jasotzen dituen proposamen osatuagoak lortze aldera.

Prozesuaren faseak eta xehetasunak: informazioa


Bileren egutegia honako hau da:





2023/03/06-an argitaratua