Urrezko Danborrarentzako hautagaitzak aurkezteko epea igandean, azaroaren 9an, amaituko da
Herritarrekin batera elkarteek, fundazioek, kirol elkarteek, enpresek eta Donostiako Udaleko udal-taldeek ere hautagaitzak aurkeztu ditzakete.
2026 urteko Urrezko Danborrerako hautagaitza proposamenak aurkezteko epea amaitzear dago. Azaroak 9 bitarte, hirian erroldatuta dauden donostiarrek, elkarteek, fundazioek, kirol elkarteek, enpresek eta Donostiako Udaleko udal-taldeek proposamenak interneten bidez egin ahal izango dituzte udalaren web atarian.
PROPOSAMENAK JASOTZEKO FORMULARIOA
Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko dituzte azaroaren 10etik 21era bitartean, eta txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dituzte.
Azaroaren 24aren eta 28aren artean, Batzordeak 3 hautagai aukeratuko ditu, gehienez. Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, (hau da, udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenak), Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute.
Gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egin ahal izango dute, bozketa bidez, abenduaren 9tik eta 15era bitartean.
2025/11/07-an argitaratua