Santo Tomas Egunean Erdialdea trafikoari itxita

Informazio praktikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larunbat honetan, abenduaren 21ean, Santo Tomas Egunaren ospakizunak hiriko trafikoan, aparkalekuetan eta garraiobideetan eragina izango du. Udalak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Eraginak

  • Gipuzkoa plaza inguruko kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira 9:00etatik 21:00etara.
    Zehazki, Okendo, Legazpi, Garibai, Bengoetxea, Peñaflorida, Camino eta Andia.
  • Boulevard zumardia trafikoari irekita egongo da. Pasealeku Berria, aldiz, itxita egongo da 07:30etik 14:00etara.
  • Une oro larrialdi zerbitzuen pasabidea bermatuta egongo da.

Komun publiko eta kimikoak

100 WC kimiko baino gehiago jartzen dira Azokako leku estrategikoetan.

Punto Morea

Indarkeria sexisten aurkako informazio eta arreta gunea Boulevard-eko kioskoan egongo da, 10:00etatik 15:00etara.

Arduraz kontsumitu

Informazio-postu ibiltari bat jarriko da martxan Azokako hainbat tokitatik, arratsaldeko 14:00etatik 17:00etara, alkoholari buruzko informazioa eta helduentzako gida emateko helburuarekin.

Jai jasangarrien alde

Jaien ingurumen-inpaktua minimizatzeko eta horiek sortutako hondakinak murrizteko kanpaina. Edalontzi berrerabilgarria erabili

Euskaraz barra-barra

Marka honekin Santo Tomaseko Ferian postu batek jendaurreko zerbitzua euskaraz eman dezaketela adierazten da. Donostian 1.500 bat establezimendu atxiki dira dagoeneko.

TAO

Aparkatzeko baimena emango zaie TAO baimena duten ibilgailu guztiei araututako hiriko gainerako sektoreetan libreki aparkatzeko, abenduaren 20tik 2025eko urtarrilaren 7ra, biak barne. Pertsona horiek beste sektoreko egoiliar baimenduen baldintza berberetan aparkatu ahal izango dute.
Ezin izango dute doan aparkatu merkataritza-guneetan (15 minutuko eremuak) erregulazio-ordutegiaren barruan.

Era berean, hirian IGE indarrean jartzearen ondorioz, ingurumen-bereizgarririk gabeko ibilgailuak dituzten eta IGEn erroldatuta ez dauden egoiliarren TAO baimena duten pertsonei gogorarazten zaie baimena/erantzukizunpeko adierazpena eskatu beharko dutela ibilgailu horiek IGEn kokatutako TAO sektoreetan aparkatu nahi izanez gero.

Garraio publikoa

Zerbituzak indartuko dira:
  • Gipuzkoa Plaza eta Okendo Plaza feria-gunearen parte izango direnez, bertako geltokiak lekualdatuko dira, 08:00etik 21:00etara gutxi gorabehera.

2024/12/18-an argitaratua