2018ko udal egutegiko argazkiak aukeratzeko bozketa

Hiritarrek boza emateko aukera izango dute azaroaren 10era arte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
     

Donostiako Udaleko 2018ko Udal egutegia osatuko duten argazkien aukeraketa martxan dago donostia.eus webgunean eta udal sare sozialetan. Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan ikusgai egongo dira hilaren 17tik aurrera.      

Hiritarrek boza emateko aukera izango dute epaimahaiak aukeratutako 40 argazkietatik gehienez 13ri, azaroaren 10era arte.    

“#DonostiaBiziDut. Pertsona bakoitzak bere erara bizi du hiria. Zein da zurea?” gaia oinarritzat      

Lehengo aldia da Udalak egutegia osatzeko argazki lehiaketa bat antolatzen duela. Argazki irabazleak zein izan diren azaroaren 15ean iragarriko da. Egutegian argazkien egileak aipatuko dira eta, inprimatuta dagoenean, herritarrei banatuko zaie, urtero bezala, abenduaren bukaeran.  

2017/11/02-an argitaratua