Udalinfo bulegoek betiko ordutegia berreskuratu dute

010era deitu beharko da hitzordua eskatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
   

Ekainaren 22tik aurrera herritarren arretarako Udalinfo bulegoen ordutegiak alarma egoera hasi aurretik zeuden berdinak izango dira, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 / 16:00-18:00. Betiere, bertan artatuak izan ahal izateko hitzordua eskatzea ezinbestekoa izango da, 010 telefonora deituz.    

Bulegoak

     
Astelehenetik ostiralera bulegoen irekiera ordutegia hau izango da:      
  • EASO (Easo 41). 09:00-14:00   
  • ARROKA (Arroka plaza, 5). 09:00-14:00    
  • MORLANS (Morlanseko biribilgunea, 1). 09:00-14:00 eta 16:00-18:00     
  • ALTZA (San Martzial Plaza, 4). 09:00-14:00


Uda

     

Udako hurrengo bi hilabeteetan, (uztaila eta abuztua), bulego guztiek goizeko ordutegia izango dute soilik. Horrenbestez, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara zabalduko dira. 010 arreta telefonikoa aldiz, goizez (9:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 18:00etara) izango da.    

2020/06/19-an argitaratua