Egoiliarrek edozein TAO gunetan aparkatu ahal izango dute udan

uztailaren 1etik irailaren 30era, biak barn

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak aparkaleku mugatuko guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko, uztailaren 1etik irailaren 30era, biak barne. Hauek destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinak izango dituzte.  

Udalak neurri hau hartu du hirian udaran izango diren ekitaldiak (Jazzaldia, Donostiako klasikoa, Aste Nagusia, Zinemaldia) eta hirian egingo diren hainbat pelikulen filmatzea dela eta.  

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.  

2019/07/09-an argitaratua