Zinemaldia: doako sarrerak donostiar langabetuentzat.

2017ko Zinemaldia: TAO, Dbusen zerbitzu bereziak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Zinemaldirako sarrerak eskatzeko izenemate orria
     
Udalak, Zinemaldiarekin batera, doako 1.000 sarrera banatuko ditu, egoera ekonomikoa dela-eta, zinema-aretoetara joateko zailtasun gehiago izan ditzaketen donostiar langabetuen artean. Eskaerak  www.donostia.eus webgunearen bitartez egingo dira eta Udal!nfo-ko bulego nagusian jasoko dira, irailaren 19tik 22ra. Pertsona bakoitzak film bakar bat aukeratuko du eta bi sarrera emango zaizkio.      

Eskatzaileak Donostian erroldatutakoak, langabeak eta 18 urtetik gorakoak izan behar dira.      

Sarrerak eskuratzeko prozedura

     
Sarrerak lortu ahal izateko bi urrats egin beharko dira. Lehenengoa, eskaera  webgunearen bidez egitea eta, ondoren, erreserbatutako sarrerak Udaletxean bertan dauden Udal!nfo-ko bulegoan jasotzea.  

On-line eskaera hilaren 19ko 9:00etatik irailaren 22ko 14:00etara egin ahal izango da. Eskaintzen diren 14 filmetatik (ikus beheko taula) eskatzaile bakoitzak bat aukeratuko du eta bi sarrera gordeko zaizkio. Behin eskaria eginda, egiaztagiria inprimatu eta hori udaletxean aurkeztu beharko du, sarrerak jaso ahal izateko  

On-line eskaera egiterik ez dutenek 010era deituz ala Udal!nfo-ko bulegoetara bertaratuz egin ahal izango dute.      

Sarrerak soilik Udaletxeko Udal!nfo bulegoan jaso ahalko dira. Langabetua Udal!nfo-ko Harrera Gunera gerturatuko da, irailaren 19tik 22ra, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Aurretiaz egindako eskaera edo nortasun agiria (NA, NIE,...) eraman beharko ditu eta langabezian dagoela adierazten duen ziurtagiria.      

Baldintzak


Hauek dira sarrerak lortu ahal izateko bete beharreko baldintzak:      
  • Langabezian egon. Lanbidek emandako DARDE agiria aurkeztu, paperean nahiz elektronikoki mugikorraren bidez.      
  • Donostian erroldatuta egon. Udalak ziurtatuko du baldintza hau.      
  • 18 urte baino gehiago izan.



Aukeratu daitezken filmak

     
DATA       ORDUA       FILMA     SAILA      ARETOA    
      
SARRERA K.      
ira 25       09:00       Una especie de familia     OFICIAL       K1       30      
ira 25       16:00       Love Me Not   OFICIAL       K1       120      
ira 25       19:00       Licht       OFICIAL       K1       50      
ira 26       09:00       La cordillera       OFICIAL       K1       30      
ira 26       18:00       Pororoca       OFICIAL       K1       50      
ira 27       12:00       Soldatii       OFICIAL       K1       30      
ira 27       16:00       Soller's point   OFICIAL       K1       120      
ira 27       19:00       Soldatii       OFICIAL       K1       40      
ira 28       16:00       Beyond words  OFICIAL       K1       120      
ira 28       19:00       The disaster artist       OFICIAL       K1       40      
ira 29       09:00       La peste       OFICIAL Fuera Concurso  K1       30      
ira 29       16:00       Le lion est mort ce soir   OFICIAL       K1       120      
ira 25       19:00       Operación concha     VELÓDROMO       VELÓDROMO       100      
ira 29       19:00       Fe de Etarras       VELÓDROMO       VELÓDROMO       120      
GUZTIRA / TOTAL  1000
 

2017ko Zinemaldia: TAO, Dbusen zerbitzu bereziak.  

  • TAO

Irailaren 22tik 30era ospatuko den Zinemaldia  dela eta,  Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, irailaren 19tik, asteartetik urriaren 2ra arte, astelehenarte, biak barne.  
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.    
  • DBUS

2017ko ZINEMALDIA dela eta, Dbus-ek autobusen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 22tik, ostirala, irailaren 30era, larunbata.
Informazio osoa ikusi (pdf)
 

2017/09/19-an argitaratua