36. Gazteen Antzerki Topaketaren sari banaketa
19 antzerki taldetako gazteek parte hartu dute
Maiatzaren 14tik ekainaren 13ra bitartean, Donostiako
Gazteen Antzerki Topaketetako 18 obra ikusi ahal izan dira hiriko hainbat agertokitan, Donostia Kulturaren laguntzari esker:
- Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa
- Antzoki Zaharra
- Gazteszena (Egiako Kultur Etxea)
- Lugaritz Kultur Etxea (Antigua)
- Intxaurrondo Kultur Etxea
- Kontadores Gazte Zentroa (Bidebieta)
Larunbatean, ekainak 14,
sarien berri eman da Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan egindako ekitaldi batean.
Kimetz Etxabek, Irati Muñozek eta Eider Villalbak osatu dute
epaimahaia.
Emandako
sariak honako hauek izan dira:
Junior kategorian (14 -18 urte)
-Taularatze onena: “Zergatik?” - Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
-Talde artistikorik onena: “Lisistrata” – Erresistentziak/Binahi
-Obrarik onena: “Denbora” - Zurriola Antzerki Eskola
-Aipamen bereziak:
“Hautsitako ispilua” - Santo Tomas Lizeoa A
“In memoriam” - Santo Tomas Lizeoa B
“Ekainak 30” - Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
Senior kategoria (18 -30 urte)
-Taularatze onena: “El avaro” - Trikiñuela Antzerki Taldea
-Talde artistikorik onena: “En la luna” - Martzianoak/Binahi
-Obrarik onena/ Mejor obra: “Julieta eta Romeo” - Orgasmo/Oiartzungo gazte sortzaileak
-Aipamen berezia: “Avalendo” - Errenteriako Herri Arte Eskola
Amaitzeko, emandako sariak izan dira, batetik, hirian antzerkiaz gozatzeko hainbat sarrera eskuragarri jartzea eta, bestetik, formakuntza espezifikoa eskaintzea talde irabazleetako parte hartzaile guztiei.
2025/06/17-an argitaratua