Maiatzak 7: trafiko mozketa arinak BiziTour bizikletaren festa dela eta

11:30etik 13:30era hiriak hainbat aldaketa jasango ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Igande honetan, maiatzaren 7an, Tourrari ongietorria emateko BiziTour txirrindularitzaren festa egingo da. Irteera 11:30ean izango da Saguesetik eta Erdialdea, Antigua eta Gros gurutzatu ondoren, 13:30ak aldera amaituko da Saguesen.

Ibilbideak 9 kilometro inguru ditu eta amaieran, Saguesen, animazioa, zozketak edota opariak izango dira.

Ibilbidea

Sagueseko zabaldegitik aterako da: Jose Miguel Barandiaran; Zurriola hiribidea; Tourraren arkuan geldialdia; Kursaal zubia; Erregina Erregeordea, Boulevard; Hernani; Askatasunaren hiribidea; Urbieta; San Martin; Kontxa pasealekua; Satrustegi; Zumalakarregi; Tolosa; Andrestegi; Berio; Europa plaza; Tolosa; Zumalakarregi; Kontxa pasealekua; Zubieta; Easo; Askatasunaren hiribidea; Espainia plaza; Argentinar Errepublika; Kursaal zubia; Zurriola hiribidea, Lapurdi plaza, Barandiaran, Sagues.

BiziTour hiriko kale hauetatik pasa ahala trafikoari irekiko dira errepideak.

2023/05/04-an argitaratua