Azaroak 20: Haurren Egun Unibertsala

Tailerrak, jolasak, musika, ipuin kontaketak eta festa haurren eskubideen inguruan hausnartu eta ezagutarazteko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Festa handi bat Egiako Kultur Etxean, musika, jolasak, sorpresak... Hiriko haurtxoko eta gaztelekuetan haur eta nerabeentzako espazio seguruek duten esanahiari buruzko ikus-entzunezko formatuko gogoeta eta munduko liburutegietan ipuin-kontalariek osatko dute dute Donostiako Udalak, Donostia Kultura eta Mestiza Elkartearekin batera, Haur Eguna ospatzeko programatu duen programazioa.

Jarduerak hainbat udal ekipamendutan egiten ari dira hilaren hasieratik.

Haurtxoko eta gaztelekuak

Udal haurtxokoetan eta gaztelekuetan Inguru seguruak bilatzen programa egiten ari dira. Bertan, parte-hartzaileek pertsona guztientzako, bereziki haur eta gazteentzako, espazio seguruak nola eraiki daitezkeen eztabaidatzen dute eta bideo batean islatzen dute.

Azaroaren 19an, Altza eta Intxaurrondoko haurtxokoetan eta 20an Aiete, Amara, Bidebieta, Egia, Gros eta Martuteneko haurtxokoetan.

17:30ean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 5. maila arteko ikasleentzat.

Azaroaren 20an, Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martuteneko gaztelekuetan, 18:00etan. Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera.
Tailer horietan sortzen diren bideoak instagramen argitaratuko dira #inguruneseguruakHEZIZERB traolarekin.


Udal liburutegiak

Udal liburutegietan, “Ipuniaren ordua” programaren barruan, Lur Kortak Oliver Button, Hizkien alde manifestua, Aske jaio ginen gizaki guztiak eta Agur aitona ipuinak kontatuko ditu.



8. Festa

Programazioari amaiera emateko, Haurren Egun Unibertsalaren 8. Festa 18:00etan , Egiako kultur etxean.
Haurren eskubideen inguruan ariko dira jarduera hauen bitartez: jolasak, eskulanak, munduko kantu eta errimen kontzertua Bertika Pinoren eskutik, tonbola, etabar. 6 eta 8 urte bitartekoentzat da.

Parte hartzeko, izena eman behar da


Egun horretan, udaletxeko fatxadak olana bat izango du, Haurren Eskubideen Konbentzioa onartu zeneko 35. urteurrena gogoratzeko.

Donostiako Udaleko Giza Eskubideak, Gazteria eta Kultur Aniztasun sailek antolatu dituzte jarduerak, Donostia Kulturarekin batera.

2024/11/15-an argitaratua